Nola esan behar da: Euskal Herriko mapa ala Euskal Herriaren mapa? Agian Euskal Herri mapa?
Egitura horien artean erabiliena, Euskal Herriko mapa da. Hori da erabili izan dena eta erabiltzen dena. Dena den, horrek ez du esan nahi Euskal Herriaren mapa gramatikalki gaizki dagoenik. *Euskal Herri mapa ez da zuzena.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, izen bereziak > leku-izenak
Unitate-mota: hitzak > izenak, lokuzioak/kolokazioak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.