Zuzena al da lehortu aditzarekin zaitez erabiltzea? Adibidez, eskuak lehortu ditu, bustita zaude eta lehortu zaitez gisakoetan.
Bai, zuzena da lehortu, garbitu, orraztu eta gisakoekin zaitez erabiltzea. Du/da motako aditzak dira: Erriberako arboletan ahate txantxoak eguzkitan lehortzen dira (J. Sarrionandia). Euskaltzaindiaren Hiztegikoak dira adibide hauek: Garbi zaitez iturrian [EH:garbitu]. Gaur ez zara orraztu [EH:orraztu].
Horrez gainera, ikus hau ere: "Aditzaren jokabidea: subjuntiboa eta -tzeko (gogoratzeko / gogora nadin / gogora nadila esatera etorri)" (JAGONET)
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > aditz-jokoa, sintaxia > aditza, sintaxia > komunztadura
Unitate-mota: hitzak-aditzak > komunztadura
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.