Zer testu idatzi behar genuke oroitidazkunean: Maite zintugunok gogoan zaitugu ala Maite zaitugunok gogoan zaitugu?
Galdera horrek ez du zer ikusirik gramatikarekin, biziaz, heriotzaz edo maitasunaz izan ditzakegun iritzi eta ikuspegiekin baizik. Euskaltzaindiak esan dezakeen bakarra da biak zuzenak direla, nahiz eta denboraren ikuspegitik desberdinak diren.
Data: 2020-05-14
Zalantza-mota: morfologia > aditz-jokoa
Unitate-mota: hitzak-aditzak > adizki jokatuak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.