Oso maiz irakurtzen ditut halakok galdu du bototan gisako esaldiak; baina, nire ustez, botoetan behar luke. Beste batzuetan zalantza gehiago egiten dut: adibidez, urte luzetan / urte luzeetan. Zein da egokiena?
Euskaltzaindiaren Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I, 78. or. liburukian ageri dira mugagabearen erabileraren jarraibideak. Handik edan du nagusiki Euskara Batuaren Eskuliburuak "mugagabea" (EBE), eta bertan esaten da botoetan galdu dela hobesteko forma. Euskaltzaindiaren Hiztegian, botoetara jo adibidea ageri da [EH:boto].
Bestalde, literatura-tradizioan, mugatuaren erabilera ugariagoa da mugagabearena baino <izena+ adjektiboa> egitura denean; beraz, urte luzeetan forma da hobestekoa, galderako bigarren zalantzan. Urte luzeetan barrena jaso zituen gai aberatsak adibidea ageri da besteren artean Euskaltzaindiaren Hiztegian [EH:urte].
Data: 2020-05-14
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, sintaxia > aditza
Unitate-mota: hitzak-aditzak, lokuzioak/kolokazioak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.