Zuzena al da nazu adizkia esaldi honetan: eskolara joateko esan nazu?
Okerra da. Gipuzkoako ipar-ekialdean eta Nafarroako iparraldean horrelakoak sarri entzuten dira, baina beti da molde okerra (dio aditza behar du; ez du). Hau da ordain zuzena: Eskolara joateko esan didazu.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > aditz-jokoa, sintaxia > komunztadura
Unitate-mota: hitzak-aditzak > adizki jokatuak, hitzak-aditzak > komunztadura
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.