(...)
otra pieza en el mismo termino de mendisuria [Hau Mendizuria-ren ordezkatzaile ere izan daiteke, s / z nahasketak dokumentazioan ugariak direlako]
(...)
(...)
[Euskararen mugak. Oibar] Egungo Menditxuri [mènditxúri] Mendichuri (1570) [PRA-Oibar, 2. k-bis], Mendi xuri (1591) [Id., 5. k.] eta Mendisuri (1683) [PRA-Kaseda, 2. k.] da dokumentazioan. Osagai gardenak mendi izena eta zuri izenondoaren elkatuaren bigarren osagaiko -txuri aldaera dira. Grafien eta besteren inguruan ikus Grafia kontuak atalean eta Leatxeko Mendixuri sarreran dioguna.
(...)
(...)
[Dermio baten zatiketa. Mendia] Honek gure alderdian 'gaina' adiera ohi zuen: Mendi Agezan, Urkamendia (Alto del Guarro egun), Sulumendi (Alto de Sule orain) Uxuen...baina behin edo beste 'sierra' adiera ere izan du (cf. Sierra de Aldeko mendia Aldean) [Sierra-ren euskarazko ordaina eskuarki bizkaia izan dela dirudi, Leatxeko Bizkaia toponimoa aztertzean diogunez]. Galipentzun, gainera, erdarazko cantón edo cantera 'muino, mendiko luzea'-ren baliakide izan zitekeen (ikus herri honetako toponimian aztertzean Larrañetako mendia sarreran dioguna).
Formaz den bezainbatean, oinarriari zuzenean erantsia egon daiteke (Arizketamendia Agezan, Sulumendi Uxuen), baina -ko-ren bitartekotzari ez dio muzin egiten: Anduko mendia (Lerga), Larrañetako mendia (Galipentzu).
Toponimoaren lehen osagai gisa ere sarritan aurkitzen dugu: Mendiandia Epaizen, Mendiebakia (Galipentzu), Mendigorria (Uxue), Mendibil, Mendixuri (Leatxen, Menditxuri Oibarren), Mendizabala (Moriones)...

Gaurregun Mendijuri [mèndixúri] ebakitzen den toponimo hau lehenagoko Mendixuri batetik atera da, elkartuaren bigarren osagaian gauzatu ohi den [sh] > [x] aldakuntzaren ondorioz. Bigarren osagaian -xuri eta -juri adierazten ahal duten grafiak ditugu batez ere.
-Zuri pare bat aldiz agertzen da (cf. Eslaba eta Lergako Errotaxar-en Errotazar aldaerak), eta 1705eko Mendichuri-n -txuri ere izan genezake, baina hau ez da segurua, horren azpian Mendixuri [mèndishúri] ere ezkuta zitekeelako. Leatxeren mugakide den Oibarren Menditxuri [mèndichúri] dugu, beste bilakaera batez, nahiz hemen ere XVI eta XVII. mendeetako grafiek sabaiaurreko igurzkariaren alde mintzo diren. Honela bada, toponimo euskaldun beretik bi bilakabide ezberdin ditugu: [sh] > [x] Leatxen (cf. Ujué, baina Uxueko oihanondoa Lergan, Usobidea Agezan, Usubide Eslaban, Jubidea Murillon), eta [sh] > [ch] Oibarren (ikus Agezako Motxiturria sarrera).
Mendixuri-k Oibarko Menditxuri-rekin eta Leatxeko bereko Las Dos Aguas, Nobeletaondoa, Mendibil eta La Muga-rekin mugatzen du.
(...)
(...)
OBS.- 'Monte blanco'. Según Patxi Salaberri (EAEATB), linda con Menditxuri de Aibar, y los topónimos de Leache Las Dos Aguas, Nobeletaondaa, Mendibil y La Muga.
(...)
(...)
OBS.- 'Monte blanco'. La voz vasca mendi se utiliza en gran parte de Navarra, además de en el sentido de sierra o monte de gran extensión (Sierra de Andia. Andimendia), como opuesto a oihan. Mendi designa en esas zonas una altura desarbolada, 'cerro', mientras que oihan es una zona arbolada.
(...)
OV.11 - Eslaba aldeko euskararen azterketa toponimiaren bidez
Abreviatura: OV.11
Autor: SALABERRI ZARATIEGI, Patxi
Título: Eslaba aldeko euskararen azterketa toponimiaren bidez
Nota de trabajo:
Elaborador:
Colección: Onomasticon Vasconiae 11
Revista:
Editorial: Euskaltzaindia
Lugar: Bilbo
Fecha: 1994
Referencia:
Notas: NTM bilduma egin zenean, artean argitaratu gabeko doktore tesia.
Tipo: bibliografia
Extracción: guztizkoa
Campo: hizkuntza azterketa
NA.TM - Nafarroako Toponimia eta Mapagintza
Abreviatura: NA.TM
Autor: JIMENO JURÍO, José María (zuz.)
Título: Nafarroako Toponimia eta Mapagintza
Nota de trabajo: 59 liburuki
Elaborador:
Colección:
Revista:
Editorial: Nafarroako Gobernua & Trabajos Catastrales S.A.
Lugar: Iruñea
Fecha: 1992-1999
Referencia:
Notas: Nafarroa. Toponimia eta Mapagintza: gazt. Toponimia y Cartografía de Navarra.
Erreferentzia gisa liburuki zenbakia ematen da aditzera eta apurka-apurka, orrialdea ere gaineratuz joango da.
Lan honen iruzkin kritikoa argitaratu zen in FLV, 64 (1993).
Tipo: bibliografia
Extracción: guztizkoa
Campo: ofizialtzea
NAN.PR.OIB - Oibarko protokoloak
Abreviatura: NAN.PR.OIB
Autor:
Título: Oibarko protokoloak
Nota de trabajo:
Elaborador:
Colección: Nafarroako Artxibategi Nagusia, Protokolo saila
Revista:
Editorial:
Lugar: Iruñea
Fecha:
Referencia:
Notas:
Tipo: artxibategia
Extracción: partziala
Campo: dokumentazioa
NAN.PR.CAS - Cascanteko protokoloak
Abreviatura: NAN.PR.CAS
Autor:
Título: Cascanteko protokoloak
Nota de trabajo:
Elaborador:
Colección: Nafarroako Artxibategi Nagusia, Protokolo saila
Revista:
Editorial:
Lugar: Iruñea
Fecha:
Referencia:
Notas:
Tipo: artxibategia
Extracción: partziala
Campo: dokumentazioa
NAN.PR.KDA - Kasedako protokoloak
Abreviatura: NAN.PR.KDA
Autor:
Título: Kasedako protokoloak
Nota de trabajo:
Elaborador:
Colección: Nafarroako Artxibategi Nagusia, Protokolo saila
Revista:
Editorial:
Lugar: Iruñea
Fecha:
Referencia:
Notas:
Tipo: artxibategia
Extracción: partziala
Campo: dokumentazioa
NA.TOF - Nafarroako Toponimia Ofiziala / Toponimia Oficial de Navarra
Abreviatura: NA.TOF
Autor: ZZ. AA.
Título: Nafarroako Toponimia Ofiziala / Toponimia Oficial de Navarra
Nota de trabajo:
Elaborador:
Colección:
Revista:
Editorial: Nafarroako Gobernua
Lugar: Iruñea
Fecha: 2019tik
Referencia:
Notas: 2019. urtetik datutegi osoa deskargarako eskaintzen da: https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/open-data/datos/toponimia-oficial-navarra
Tipo: datu baseak
Extracción: guztizkoa
Campo: dokumentazioa
Aviso legal
El presente corpus onomástico toma en consideración contenidos de obras de terceros, atendiendo a su prestigio y competencia en la materia. A dicho efecto Euskaltzaindia ha solicitado los correspondientes permisos y licencias, por lo que se han obtenido los derechos de propiedad intelectual necesarios, salvo error u omisión. En el caso de que observe la existencia de algún contenido que entendiera puede infringir derechos de terceros le rogamos lo ponga inmediatamente en conocimiento de Euskaltzaindia a través de la siguiente dirección de correo electrónico (info@euskaltzaindia.eus) al objeto de poder adoptar inmediatamente las medidas oportunas.