368 results for *:* [101 - 110]
Engracia (es), Engrâce (fr), Engratia (en)
Latineko in gratia 'grazian' sintagmatik datorkigun kristau izena. III-IV. mendeetan Santa Engrazia Zaragozan bizi izan zen eta, hori dela medio, harenganako debozio edo jaiera berehala hedatu zen gure artean. Eskuan eta buruan pertz handi bana dituela agertzen da irudietan, bere martirioaren adierazgarri. Gure artean ez dirudi Engrazia aldaera berandu arte erabili izan denik. Iruñean, adibidez, Santa Engrazia hagionimoa Santa Gracia dokumentatzen da lehenik, eta euskarazko baliokidea, Nafarroako beste toki batzuetan, Dona Grazia da. Santuaren eguna urriaren 26an da. Aldaera: Ingartze. Ikus Grazia.
Ereshkigal (es), Ereshkigal (fr), Ereshkigal (en)
Erinias (es), Érinyes (fr), Erinyes (en), Ἐρῑνύες [sing. Ἐρīνύς] (el cl)
Eris (es), Éris (fr), Eris (en), Ἔρις (el cl)
Escolástica (es), Scolastique (fr), Scholastique (fr), Scholastica (en)
Estefanía (es), Etiennette (fr), Stéphanie (fr), Stephanie (en)
Greziako Stéphanos 'koroaduna' izenetik, latineko Stephanus bitarteko dela. Erroman ez zen ohikoa, baina bai kristauen artean, Done Eztebe aurreneko martiria baita, Jesusen berpizkundea gertatu eta handik zazpi egunetara hila. Santuaren eguna urtarrilaren 16an da. Aldaerak: Estebania, Estebenia, Eztebeni, Mariaestebania eta Mariesteban.
Ester (es), Esther (fr), Esther (en)
Itun Zaharreko izena. Hebreeraz Ester da, eta latinez eta grekoz Esther. Jatorriz Persiakoa da eta, dirudienez, (e)stareh 'izarra' hitzarekin eta Asiriako Istar maitasunaren jainkoarekin lotu beharra dago. Ester bere edertasunaz baliatu zen Babiloniako erregea juduak hil ez zitzan konbentzitzeko. Santuaren eguna maiatzaren 24an eta abenduaren 8an da.
Escila (es), Scylla (fr), Scylla (en), Σκύλλα (el cl)
Eufemia (es), Euphémie (fr), Euphemia (en)
Grekoko Euphemia 'ospe ona' izenetik dator. Santa Eufemia Dioklezianoren garaian martirizatutako Erromako handikia izan zen. Markina eta Munitibarren arteko mugan, Bizkaian, Urregarai mendiaren tontorrean, Santa Eufemiako ermita ezaguna dago, Tartalok bizilekua omen zuen haitzean. Santuaren eguna martxoaren 20an da. Aldaera: Finia.
Eufrósine (es), Euphrosyne (fr), Euphrosyne (en), Εὐφροσύνη (el cl)
This onomastic corpus takes into account the contents of works by third parties, taking into account their prestige and competence in the field. To this end, Euskaltzaindia has applied for the corresponding permissions and licences, so that the necessary intellectual property rights have been obtained, except in the case of error or omission. Should you observe the existence of any content that you believe may infringe the rights of third parties, please inform Euskaltzaindia immediately by sending an e-mail to the following address (info@euskaltzaindia.eus) so that the appropriate measures can be taken immediately.