1541 results for *:* [271 - 280]
Bernardino (es), Bernardin (fr), Bernardine (en), Bernardino (en)
Germaniar jatorriko Bernard (ikus Bernat) izenaren Bernardinus jentilizio latinotik dator. San Bernardino Sienako (1380-1444) frantziskotarrari esker zabaldu da. Santuaren eguna maiatzaren 20an da. Aldaera: Bernartin (Deun-ixendegi euzkotarra).
Bernardo (es), Bernard (fr), Bernard (en)
Ikus Bernart.
Bernardo (es), Bernard (fr), Bernard (en)
Bernhard (berin 'hartza' edo 'gerlaria' eta hard 'indartsua') germaniar izenetik sortua da. Claravalgo San Bernardo Zisterren sortzailea eta Andre Mariarenganako jaieraren hedatzailea izan zen. Aldaerak: Bernat (Bernat Etxepare), Bernardo eta Beñat.
Pertarito (es), Perthari (fr), Perctarith (fr), Perctarit (en), Berthari (en)
Vicencio (es)
Euskarazko Binkenti, Bikenti edo Bikendi latineko vincens 'garaile' hitzetik sortutako Vincentius izenetik dator. Kristauen artean arrakasta handia izan zuen, deabrua garaitu nahia adierazten zuelako. 991n Vincenti aurkitzen dugu Apardozen (Nafarroa), baina aitzinago, erdararen eraginez antza, Bizente nagusitu zen eta goian aipatu formak hagionimian baizik ez ditugu kausitzen. Aldaera honetatik Mikeldi idoloaren izena sortu zen, Done Bikendiren ermitaren ondoan baitzegoen. Beste aldaerak Bingen, Bizen, Bizente eta Bixintxo dira. Baliokideak: Vicente (es) eta Vincent (fr).
Vicente (es), Vincent (fr), Vincent (en)
Gaztelaniaren eraginez, Trentoko Kontzilioaren ostean, jatorrizko Bikendi aldaeraren ordez zabaldu den izena. Ikus Bikendi.
Blas (es), Blaise (fr)
Bladi eta Baladi formak Blas izenaren aldaerak dira. Ikus Blas.
Blas (es), Blaise (fr), Blaise (en)
Latineko Blasiusetik dator. Honek, irudi duenez, blaesus 'hitz totela, debekua' izengoitian du oinarri. Gure artean goiz zabaldu zen, Armeniako Done Bladi santuari esker. Jaieguna otsailaren 3an da. Abadiñon (Bizkaia) honela kantatzen da: 'Abadiñon Sanblasetan / neska zaharrak bentanetan / mutil zaharrak engainetan'. Aldaerak: Bladi eta Baladi.
Boecio (es), Boèce (fr), Boethius (en), Boetius (en)
Bohemundo (es), Bohémond (fr), Bohemond (en)
This onomastic corpus takes into account the contents of works by third parties, taking into account their prestige and competence in the field. To this end, Euskaltzaindia has applied for the corresponding permissions and licences, so that the necessary intellectual property rights have been obtained, except in the case of error or omission. Should you observe the existence of any content that you believe may infringe the rights of third parties, please inform Euskaltzaindia immediately by sending an e-mail to the following address (info@euskaltzaindia.eus) so that the appropriate measures can be taken immediately.