1540 results for *:* [381 - 390]
Telmo (es), Elme (fr), Elmo (en)
Grezierako Erasmos 'maitatua' izenetik dator, italierako Éramo / Ermo / Elmo bitarteko dela. III. mendean Antiokiako apezpikua izandako Elmu bi aldiz saiatu ziren martirizatzen, baina, aingeruen laguntzari esker, bietan atera zen bizirik. Ezagunagoa den Telmo gaztelaniatik hartutakoa da, sant hitzaren azken t itsatsirik duen aldaeratik. Santuaren izena san Elmu edo done Elmu da, ez okerreko itzulpena den Telmo Deun. Santuaren eguna apirilaren 4an da. Aldaera: Telmo.
Eloy (es), Éloi (fr), Eligius (en)
Latin berantiarreko Eligius 'aukeratua' izena Eloi bihurtu zen frantsesez, eta handik barreiatu Europan zehar. VII. mendean Noyongo apezpiku izandako San Eloi urregile eta errementaria izan zen, eta hori dela bide urregileen zaindaria da egun. Kondairak dioenez, behin hagitz basatia zen zaldi bati hankak kendu zizkion, ferratu ahal izateko, eta gero berriro jarri. Santuaren eguna abenduaren 1ean da.
Manuel (es), Emmanuel (fr), Emmanuel (en)
Hebreerako Immanu'el' Jainkoa gurekin' izena Emmanuel bihurtu zen grekoz eta latinez. Isaias 7,14an ageri da: 'Hona, andre gaztea haurdun dago eta semea izango du, eta Emmanuel, hau da, 'Jauna gurekin', jarriko dio izen'. Gaztelaniaz hasierako e- galdu zen eta Manuel sortu. Santuaren eguna urtarrilaren batean da. Aldaerak: Imanol arrakastatsua eta Manuel.
Emiliano (es), Millán (es), Émilien (fr), Aemilianus (en), Aemilian (en), Emilian (en), Aemilianus (la)
Aemiliusen Aemilianus 'aemiliatarra' latineko jentiliziotik dator; Aemilia leinua Erromako zazpi nagusietako bat zen. Honela deitu diren santu asko daude, baina ezagunena Trevikoa (Italia) da. Kondairak dioenez, lehoiek jan zezaten eraman omen zuten zirkura, baina basapiztiek ez zioten ezer egin. Santuaren eguna abuztuaren 8an da. Aldaerak: Emillen eta Milian. Ikus Emilio.
Emilio (es), Emile (fr), Emil (en), Emile (en)
Aemilius Erromako leinu baten izena zen, etruskoa jatorriz, antza (ikus Emiliano). Aemilia leinua Erromako zazpi nagusietako bat zen. Izenak zabalkundea hartu zuen Rousseauk idatzi zuen Emiliori esker. Santuaren eguna urriaren 6an da. Aldaerak: Emiri eta Emilli.
Endimión (es), Endymion (fr), Endymion (en), Ἐνδυμίων (el cl)
Eneas (es), Énée (fr), Aeneas (en), Αἰνείας (el cl)
Ohiko euskal izena Erdi Aroan. 842. urtean Iruñeko lehen errege izan zen Enecok Esa (Nafarroa) herria eman zion Leireko monasterioari ('Ego rex Eneco concedo...'). Jakitunen artean adostasun zabala dago euskal izentzat jotzean; osagaiak ene 'nirea' eta -ko atzizki hipokoristikoa dirateke, eta jatorrizko adiera 'enetxoa' edo. Loiolako Eneko latinez Enecus zen eta gaztelaniaz Iñigo (ikus Iñigo), lehenago Iruñeko erregeak edo Bizkaiko jaunak bezala. Gero Ignatius kristau izena hartu zuen Jesusen Lagundiaren fundatzaileak, Antiokiako santuaren omenez. Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean Ignazioren kidetzat Iñaki proposatu zen. Ikus Iñigo.
Ennio (es), Ennius (fr), Ennius (en), Ennius (la)
Enki (es), Enki (fr), Enki (en)
This onomastic corpus takes into account the contents of works by third parties, taking into account their prestige and competence in the field. To this end, Euskaltzaindia has applied for the corresponding permissions and licences, so that the necessary intellectual property rights have been obtained, except in the case of error or omission. Should you observe the existence of any content that you believe may infringe the rights of third parties, please inform Euskaltzaindia immediately by sending an e-mail to the following address (info@euskaltzaindia.eus) so that the appropriate measures can be taken immediately.