2101 results for *:* [201 - 210]
Gutxienez XVI. mende arte erabili izan den euskal izena dugu hau. Osagaiak, agerian denez, Andre eta Maria dira (ikus izen hauek). Lehen aldiz Iruñean aurkitu dugu, 1135. urtean (Andre Tota de Let, Andre María su fija); beranduago Gautzan (Nafarroa) Andre Maria Goycoa ageri zaigu XIV. mendean eta Donezteben (Nafarroa) Andremaria de Agorreta 1541ean. Horretaz gain, Jesusen amaren ohiko izendapena da.
Erdi Aroko euskal izena, Andrez eta Onaz osatua. Azken hau antroponimotzat erabili izan den on adjektibo ezaguna besterik ez da (cf. Arguedasko (Nafarroa) emakume baten izena zen Bona, 1326an). Nafarroa Beherean ageri da, XIV. mendean (Andrehona d'Echevarne).
Erdi Aroko euskal izena, Andrez eta Onekaz osatua. Ikus bi izenok zerrenda honetan. Andre Oneca Otazun (Nafarroa) aurkitzen dugu, XIII. mendean.
Andres-en aldaera femeninoa dugu hau; Andreua ere ageri da dokumentazioan. Badaiteke, orobat, Andrea honekin lotu behar izatea (cf. Andreo). Ikus Andres.
Erdi Aroko euskal izena; osagaiak Andre eta Semena dira (ikus bi sarrera horiek). Aurreneko aldiz Lazkaon (Gipuzkoa) aurkitzen dugu, XII. mendean (Andre Semena de Lazcaun). Jaunsemeno gizon-izena ere azaltzen da Aritzalan (Nafarroa) 117an: Jaun Semeno Sanoyç de Ariçala.
Erdi Aroko euskal izena, Andrez eta Semeraz osatua (ikus bi sarrera horiek). Lehenbizikoz Artaxoan (Nafarroa) ageri da, 1158-1159ko dokumentu batean (Andere Semera); urte gutxi batzuk beranduago, 1190ean, Barbatainen (Nafarroa) azaltzen da berriz (Andre Semera). Andresemena aldaera ere bada. Leiren (Nafarroa), gainera, Jaunsemero gizon-izena ageri da (Jaun Semero Ortiz, 1170).
Erdi Aroko euskal izena, Andrez eta Umeaz osatua. Hondarreko hau antroponimotzat erabilitako 'umea' arrunta besterik ez da (cf. Lergako [Nafarroa] idazkuneko Ummesahar izena, erromatarren garaikoa). Ariben (Nafarroa) ageri da, XIV. mendean (Andre Humea Martiniz). Jaunumea izen maskulinoa ere azaltzen da dokumentazioan.
Erdi Aroko euskal izena da, Andrez eta Zuriaz osatua (ikus Andrea eta Zuria). Azkeneko hau antroponimotzat erabilita dagoen zuri adjektibo ezaguna besterik ez da. 1190. urtean Barbatainen (Nafarroa) ageri da (Andre Zuria) eta 1261ean Iruñean (dona Andre Çuria), besteak beste.
This onomastic corpus takes into account the contents of works by third parties, taking into account their prestige and competence in the field. To this end, Euskaltzaindia has applied for the corresponding permissions and licences, so that the necessary intellectual property rights have been obtained, except in the case of error or omission. Should you observe the existence of any content that you believe may infringe the rights of third parties, please inform Euskaltzaindia immediately by sending an e-mail to the following address (info@euskaltzaindia.eus) so that the appropriate measures can be taken immediately.