2101 results for *:* [271 - 280]
Andre Mariaren antzinako ermita, Arrasateko (Gipuzkoa) Uribarri auzoan. Altzania mendian ere bada izen bereko tontorra, Gipuzkoa eta Nafarroaren artean. Ikus Ibarreta.
Mallabiko (Bizkaia) auzoa eta Andre Mariaren ermita. Jaia maiatzaren lehenean egiten da.
Ariadna (es), Ariane (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako izena. Ikus Ariane.
Euskal Herriko mendebaldeko eta Erronkaribarko hitza 'haritza' (Quercus robur). Aiarako Menagarai (Araba) herrian 1763an eraikitako Aretxako Andre Mariaren ermita dago, orain otoiztegi partikularra dena. Ikus Haritza.
Azken urteotan Argia eta Argiñe femeninoen baliokidetako maiz samar erabili den hitz arrunta, izena nahiz izenondoa izan daitekeena.
Clara (es), Luz (es), Claire (fr)
Euskal izen arrunta eta adjektiboa; Andre Mariaren adbokazioa ere bada. Jaieguna ekainaren 1ean da. XVII. mendeko Oihenarten 'neurthitzetan' ere azaltzen da: 'Gauik, egunik, / eztinat hunik, / hireki ezpaniz, Argia: / hireki ezpaniz,/ itsu hutsa niz, / zeren baihiz en'argia'. Aldaerak: Argi, Argiñe eta Klara.
Sartzeko (Nafarroa) Andre Mariaren ermita. Bertako iturriko ura edateko edo begiak garbitzeko erabiltzen da, ikusmena gordetzeko ona baita. Sartze eta Ibiltzietako bizilagunak uztailaren bian joaten ziren ermitara, eta Igarikoak (Nafarroa) ekainaren 18an. Irudia erromanikoa da. Dokumentazioan Arguiloain azaltzen da gehienetan, eta inoiz Arguiluain.
Clara (es), Claire (fr)
Abeliñe, Andoliñe izenen analogiaz Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako izena. Ikus Argia.
This onomastic corpus takes into account the contents of works by third parties, taking into account their prestige and competence in the field. To this end, Euskaltzaindia has applied for the corresponding permissions and licences, so that the necessary intellectual property rights have been obtained, except in the case of error or omission. Should you observe the existence of any content that you believe may infringe the rights of third parties, please inform Euskaltzaindia immediately by sending an e-mail to the following address (info@euskaltzaindia.eus) so that the appropriate measures can be taken immediately.