2101 results for *:* [331 - 340]
Ilarduia (Araba) herriko ermita. Berez, beste kasu askotan bezala, desagertu zen Artzanegi herriko eliza zen. Eraikuntzan nabarmentzekoak dira hormetan sarturik dauden hilarri erromatar biak eta Andre Mariaren irudi erromanikoa. Gaur egun ermita hilerriko kapera da.
Trebiñuko behinolako herria eta Andre Mariaren ermita. Herrixka 1025ean azaltzen da dokumentazioan, baina ez dakigu noiz desagertu zen. Arrietako elizako paperetan Andre Mariaren ermita aipatzen da, XVI. mendean. Irudi duenez, Golernio eta Meana herrien artean zegoen.
Nafarroako Artzibarko herria eta Andre Mariaren eliza. Egun herrian ez da inor bizi eta eliza ermitatako dago, Nafarroako erromanikorik ederrenetakoa bada ere. Gaztelaniaz Arce deitzen zaio, baina dokumentazioak garbi frogatzen du euskarazko Artzi dela jatorrizkoa. Ibarraren izena, bestalde, Artzibar da orain arte euskaldun -hein batean bederen- iraun duten Mezkiritz bezalako herrietan.
La Puebla de la Labarcako (Araba) herrixka eta Andre Mariaren ermita. Erromatarren garaiko herri hau -elizan garai hartako hilarriak ageri dira- 926an aipatzen da lehenengo aldiz, eta badakigu hustu XIX. mendean egin zela. Frantsesen aurkako gerraren garaian elizattoa bota eta irudia herriko elizara eraman zuten. Gaur egun Barriako monasterioko moja bernarditak bizi dira bertan. Asa toponimoa han-hemen errepikatzen da; besteak beste, Nafarroako Arakilen eta Urdotzen aurkitzen dugu.
Isis (es), Isis (fr), Isis (en)
Esteribarko (Nafarroa) Andre Mariaren ermita. Salbatoreren monasterioa izan zen XI. mendetik XVI.era, baina data honetan ermita bihurtu zen. Izenaren osagaiak hats eta iturri direla dirudi, hau da, usain eta zapore txarra dituen iturria, urak duen sulfuroagatik edo.
Andre Mariaren antzinako adbokazioa, Arabakoa. Ermita 1257an Aysecoa gisa azaltzen den Askoa herri hustuko eliza zen. Irudia orain Apodakako (Araba) elizan dago altxaturik.
Erdi Aroko izena. Asona, Iruñeko Eneko Arista erregearen alaba, Tuterako (Nafarroa) Muza banukasitarrarekin ezkondu zen, 802. urtean. Banukasitarrak Tuterako agintariak izan ziren hiria arabiarren menpe zegoenean, baina Iruñeko errege-erreginen jendakiak ziren, eta anitzetan elkar harturik borrokatu ziren, bai frankoen aurka eta bai arabiarren aurka. Erdi Aroan Assona idatzirik aurkitu ohi dugu.
Aspasia (es), Aspasie (fr), Aspasia (en), Ἀσπασία (el cl)
This onomastic corpus takes into account the contents of works by third parties, taking into account their prestige and competence in the field. To this end, Euskaltzaindia has applied for the corresponding permissions and licences, so that the necessary intellectual property rights have been obtained, except in the case of error or omission. Should you observe the existence of any content that you believe may infringe the rights of third parties, please inform Euskaltzaindia immediately by sending an e-mail to the following address (info@euskaltzaindia.eus) so that the appropriate measures can be taken immediately.