2101 results for *:* [381 - 390]
Maeztu (Araba) udalerriko herria eta Andre Mariaren eliza. Jaia irailaren zortzian da. Arabako Lautadako eta Bizkaiko Enkarterriko beste izen askok bezala, eskuinetik hasita hirugarren silaban du azentua (Azázeta). Aizkorriko artzainek Záita deitzen dute.
Ascensia (es)
Ikus Igokunde.
Eibarko (Gipuzkoa) Andre Mariaren ermita. 1506an eraiki zen ermita, eta 1691n oraingo eliza. Harrizko gurutze erromanikoa izan zuen, egun galdua dena. Jaia abuztuaren 15ean egiten da. Azitaingo Andre Mariaren ikastetxea lehenago Untzueta jauregia izan zen.
Izen arabiarra, maitatua edo maitatuena adiera duena. 1244an, Aziza zeritzan andrea bizi zen Tuteran (Nafarroa).
Gasteizko kontzejua eta Andre Mariaren eliza. Eraikuntza gotikoa da, baina badu leiho erromaniko bat. Jaia irailaren zortzian da.
Santa Marinaren ermita Gabirian (Gipuzkoa).
Açuçena o as-susana arabierazko landare izenetik datorkigu. Azuzenako Andre Maria da Naiarako (Errioxa) Ama Birjinaren adbokazioetako bat.
Amparo (es), Patrocinio (es)
Andre Mariaren adbokazioa. Kristauentzat Ama Birjina Elizaren ama eta honen baitan babesa duten kristau guztiena da. Beste batzuetan bezala, analogiaz -ne atzizkia erabiliz jendeak sortutako izena da, babes hitza oinarritzat hartuta. 1409an eraiki zen Valentzian zoro eta babesgabekoentzako ospitalea. Errugabeei eskainita egon arren Nostra Dona Sancta Maria dels Innocens deitzen zuten eta horregatik 1493an bihurtu zen Babesgabeen Andre Maria. Santuaren eguna maiatzaren 8an da. Aldaerak: Balderra eta Jaurne.
Ibargoitin (Nafarroa) zegoen Andre Mariaren monasterioa. Lehendabiziko aipamena 991. urtekoa da, Antso II. Gartzeitz erregeak eta honen arreba Totak Leireri eman ziotenekoa. Monasterioa desagertzean dermioa Idotzin eta Altzorritz (Nafarroa) herrien artean banatu zen.
Soledad (es)
Ostiral Santuko Andre Mariaren adbokazio honek semea hildakoan amaren bakartasuna gogoratzen digu. Izena Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatu zen, oinarritzat bakar hartuta. Honen hipokoristikoak Bakartxo eta Xole ditugu.
This onomastic corpus takes into account the contents of works by third parties, taking into account their prestige and competence in the field. To this end, Euskaltzaindia has applied for the corresponding permissions and licences, so that the necessary intellectual property rights have been obtained, except in the case of error or omission. Should you observe the existence of any content that you believe may infringe the rights of third parties, please inform Euskaltzaindia immediately by sending an e-mail to the following address (info@euskaltzaindia.eus) so that the appropriate measures can be taken immediately.