- Help

*: Replace one or more characters
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Replace a single character
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Search

2101 results for *:* [391 - 400]

Bakartxo (female) (Diminutive)

  • Bakarne izenaren ohiko txikigarria.

Bake (female)

  • Paz (es)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean Baco izenaren femeninotzat agertzen da Bake. Bakea izenaren aldaera ere bada. Ikus Bakea.

Bakea (female)

  • Paz (es)

  • Augustoren garaian hasi zen Erroman Bakearen alderako kultua. Vespasianoren denboran garrantzi handia izan zuen, hainbeste non epaile, bestal eta apaizek parte hartu behar baitzuten uztailaren 4an egiten zen jaian. Beranduago kristauek Bakearen Andre Maria izendatu zuten, jaia berenganatuz. Kristau jaia urtarrilaren 24an da. Aldaerak: Bakea, Bakene eta Gentzane.

Bakene (female)

  • Paz (es)

  • Sabino Aranaren bideko -ne atzizkia erabiliz sortutako izena, oinarritzat bake harturik. Ikus Bakea.

Balbina (female)

  • Balbina (es), Balbine (fr), Balbina (en)

  • Erromako Balbinus familia izenetik eta hau balbus 'hitz totela' hitzetik. Kartzelan zegoen Alexander aita santuak bozio gaixotasuna sendatu zionean kristautu zen Santa Balbina (II. m.), eta horregatik eritasun hori sendatzeko berari eskatzen zaio. Santuaren eguna martxoaren 31n da.

  • Dokumentuak:

Balendiñe (female)

  • Valentina (es), Valentine (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako izena. Ikus Balentina.

Balene (female)

  • Valeriana (es), Valériane (fr)

  • Ikus Balerene.

Balentina (female)

  • Valentina (es), Valentine (fr)

  • Latineko Valentinus-etik dator eta hau valens 'ausarta'-tik. Lehenago erabiltzen ez zen kristau izena da, zuen esanahi mistikoari esker zabaldua. Santa Balentina IV. mendean martirizatu zuten, Gazan (Palestina). Izen hau du espaziora irten zen lehendabiziko emakumeak, Valentina N. Tereshkova errusiar astronautak. Jaieguna uztailaren 25ean da. Aldaera: Balendiñe (Deun-ixendegi euzkotarra).

Balere (female)

  • Valeria (es), Valérie (fr)

  • Gens baten izena zen latineko Valeriarentzat Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposaturiko kidea. Honela deitzen zen I. mendeko santa bat, San Vidalen emazte eta Gervasio eta Protasio santuen ama izan zena, bai eta IV. mendeko Erromako printzesa bat ere. Santuaren eguna apirilaren 28an da.

Balerene (female)

  • Valeriana (es), Valériane (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean latineko Valerianarentzat proposaturiko baliokidea. Latineko izen hori Valerius 'osasuntsu' hitzetik edo Valeria leinu izenetik dator. Honen aldaera den Balene jendeak egindako laburtzea da.

All pages:

Headquarters

  • B
  • BISCAY
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Research Center

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Local offices

  • A
  • ÁLAVA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA/GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA/PAMPLONA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Association

  • N
  • Northern Basque Country
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper