2101 results for *:* [401 - 410]
Torralba (Nafarroa) herriko XII. mendeko Andre Maria. Irudia Ama Birjinaren elizako sakristian zegoen gordeta.
Gaur egun galdua den Andre Mariaren ermita, Lemoizkoa (Bizkaia). Honen kokagunean amaitu ez zen zentral nuklearra eraikitzen hasi ziren. Irudia herriko elizara eraman zuten.
Bárbara (es), Barbara (fr), Barbara (en)
Erromako Barbarus familia izenetik. Hitz grekoa da, 'atzerritarra' edo 'arrotza' esan nahi duena. Santa Barbara bi leihoko dorre batean giltzatu zuen aitak, baina Kristoren fedea hartzean hirugarrena ireki zuen, Hirutasunaren irudi. Alaba kristaua zela jakin zuenean zigorraz jotzeko agindu zuen aitak eta azkenean burua moztu zion. Une horretan tximista batek jo eta kiskalia hil zen aita. Horregatik, tximistetatik babesa lortu nahi denean santa Barbarari deitzen zaio, eta irudietan esku batean luma eta bestean hiru leihoko dorrea duela azaltzen da. Santuaren eguna abenduaren 4an ospatzen da.
Fiteroko (Nafarroa) Andre Mariaren adbokazioa. Kondairak dioenez, jatorrizko irudia Toledotik ekarri zuten, Fiteroko San Raimundori eskerrak emateko. Honenganako debozioa handia izan da beti, hainbeste non Antso VII.a erregeak laguntza eskatu baitzion Navasko gudura joan aurretik. XIV. mendean ezkutatu omen zuten eta ez omen zen agertu barda 'adar sorta' batek haren gordelekua azaleratu zuen arte.
Lapurdiko herria eta Andre Mariaren eliza. Herriaren lehen aipamena 1193. urtekoa da, Baionako katedraleko artxibokoa.
Busturia (Bizkaia) herriko ermita, aurrenekoz 1051n ageri dena, Axpeko (Bizkaia) elizarekin batera. Lehorte garaian euria eskatzeko Altamirako elizara eramaten zen Andre Mariaren irudia. Marinelek debozio handia ziotenez, barruan badira hauek egindako emaitzak. Jaia abuztuaren 5ean da.
Perdón (es)
Osagaiak barkatu aditza eta emakume izenak sortzeko erabiltzen den -ne atzizki berria dira.
Zuberoako herria eta Andre Mariaren eliza. Jaia abuztuaren 15ean da. Pierres Topet "Etxahun" (1786-1862) olerkaria hemengo semea izan zen.
Ekialdeko Lautadako Andre Mariaren komentu zaharra, Araban. Lehenengo aipamen idatzia 1217koa bada ere, eraiki aurreko mendean egin zen. Arabako Foru Aldundiak berritu du monasterioa, bera baita orain jabea. Moja bernarditek Oiongo (Araba) Asa auzoan dute komentu berria. Jaieguna abuztuaren 20an da.
Bartolomea (es), Bartholomée (fr), Bartolomea (en), Bartholomea (en)
This onomastic corpus takes into account the contents of works by third parties, taking into account their prestige and competence in the field. To this end, Euskaltzaindia has applied for the corresponding permissions and licences, so that the necessary intellectual property rights have been obtained, except in the case of error or omission. Should you observe the existence of any content that you believe may infringe the rights of third parties, please inform Euskaltzaindia immediately by sending an e-mail to the following address (info@euskaltzaindia.eus) so that the appropriate measures can be taken immediately.