2101 results for *:* [431 - 440]
Belén (es)
Palestinako Betleem herri-izenaren aldaera, Jesu Kristo bertan jaio zelako mundu osoan ezaguna. Sorlekuaren gainean IV. mendean eraiki zuten elizako kultuaz katoliko erromatarrak, grekoak eta armeniarrak arduratzen dira orain, aldizka. Etimologikoki 'ogiaren etxea' esan nahi bide du Beth-lehem-ek. Aldaerak: Aterbe eta Ostatxu.
Erdi Aroko izena; Artaxoan (Nafarroa) Maria Velita ageri da, 1330ean. Ikus Bilitu.
Belona (es), Bellone (fr), Bellona (en), Bellona (la)
Oinarritzat beltza adjektiboa hartuta moldatu den izen berria, Sabin Aranaren bideko -ne atzizkia erabiliaz.
Venancia (es), Venance (fr)
Sorburu uenans, uenantis 'ehiztaria' hitzean duen latineko Venantius kristau izenetik dator. III. mendeko Benantziok iturria sorrarazi zuen bere hiltzaileen egarria berdintzeko. Poitiers (Frantzia) hiriko apezpiku izandako San Benantzio bidaiarien patroia da, eta laguntza batez ere mendian norbait erortzen denean eskatzen zaio.
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean Bernartiñe proposatutako gaztelaniazko Bernardinoren baliokide femeninotzat, baina sustraitu dena Bernardiñe aldaera da. Izena italierazko Bernardinotik dator, zein germaniar etorkia duen Bernard izenaren txikigarria baita.
Beñat izenaren emakumezkoentzako ordaina, XX. mendearen bigarren erdian Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) laneko izenekiko (Keltse 'Celsa' edo Dare 'Daría') analogiaz sortua. Ikus Beñat.
This onomastic corpus takes into account the contents of works by third parties, taking into account their prestige and competence in the field. To this end, Euskaltzaindia has applied for the corresponding permissions and licences, so that the necessary intellectual property rights have been obtained, except in the case of error or omission. Should you observe the existence of any content that you believe may infringe the rights of third parties, please inform Euskaltzaindia immediately by sending an e-mail to the following address (info@euskaltzaindia.eus) so that the appropriate measures can be taken immediately.