2101 results for *:* [471 - 480]
Camino (es)
Monteagudoko (Nafarroa) Bideko Andre Mariaren adbokazioaren euskal kidea. Izena Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean ageri den -ne atzizki femeninoa erabiliz sortu da.
Ondarroako (Bizkaia) Andre Mariaren ermita. Irudia marinel batzuek aurkitu zuten, Amabirjiñen solue izeneko haitzuloan. Ermita Antiguako elizatik hurbil zegoen, baina 1969an erre egin zen eta irudia desagertu.
Euskal izen arrunta. Erromatarren garaiko Akitaniako idazkunetan (I-III. m.) antroponimo moduan ageri da, bihox-, bihos- eran (Bihoxus, Bihoscinnis...). Aldaera: Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanaren ildotik sortutako Bihozne.
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) laneko izenekiko (Edurne edo Bakarne) analogiaz sortutako izena. Ikus Bihotza.
Dima (Bizkaia) herriko auzoa eta ermita. Nahiz eta gaur egun Magdalenarena izan, aitzina Andre Mariarena zen eta ahoz Andra Mari deitzen zaio. Amak bertara joaten ziren seme-alabentzako laguntza eskatzera. Horretarako arrosarioa bederatzi aldiz errezatu behar zen. Elizaren aterpean bada bolatoki bat. Jaieguna abuztuaren 15ean eta otsailaren 5ean dira.
Donemiliaga udalerriko herria (Araba) eta Andre Mariaren eliza. Jaia abuztuaren 15ean da.
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Circuncisiónen baliokidetzat proposaturiko izenetako bat dugu hau; bestea Billebañe da. Ekintza honen bidez juduek Jainkoarekiko hitzarmena ospatzen zuten.
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) laneko izenekiko (Edurne edo Bakarne) analogiaz XX. mendean bildots hitza eta -ne emakumezkoen atzizkia erabiliz sortutako izena. Ikus Ines.
Vicenta (es)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako izena. Ikus Bizenta.
Europan arrunta den lorea Viola odorata. Izena latineko violatik dator. Kolore hau erabiltzen du Eliza katolikoak penitentzia eta austeritatea adierazteko; abendualdian eta Garizuman erabiltzen da. XX. mendean feministek hartu zuten kolore hau ezaugarri.
This onomastic corpus takes into account the contents of works by third parties, taking into account their prestige and competence in the field. To this end, Euskaltzaindia has applied for the corresponding permissions and licences, so that the necessary intellectual property rights have been obtained, except in the case of error or omission. Should you observe the existence of any content that you believe may infringe the rights of third parties, please inform Euskaltzaindia immediately by sending an e-mail to the following address (info@euskaltzaindia.eus) so that the appropriate measures can be taken immediately.