2101 results for *:* [481 - 490]
Andre Mariaren ermita eta irudi erromanikoa, Kexon (Araba).
Birgara izeneko bi herri daude Araban: Birgaragoien eta Birgarabarren. Azken honetako eliza Andre Mariari eskainita dago.
Erromatar garaiko izena. Estatu Batuetan oso ohikoa da Bretainia Handiko Elisabeth I.a erreginaren omenez bataiatutako Virginia estatuarengatik. Aldaerak: Birkide eta Birkiñe. Santuaren eguna abuztuaren 15ean da. Ikus Brijita.
Brígida (es), Brigitte (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako izena. Ikus Brijita.
Badirudi Birkiñe aldaerak sorburu Egutegi Bizkattarrako eta Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) laneko testuetako Birkiñan duela dirudi, bukaera beste izen batzuen arabera moldatu zaiola ematen badu ere. Honela diote aipatutako lan horiek: 'Miren-ixena ezta azkentzen e'tan; baña olantxe itxi biarr dala uste dot, Ama Birkiñaren ixena dalako. Gixoni ezarrtzeko azkendu bihar da a'tan: Mirena'. Virgo 'neskatila', 'birjina' izatea Andre Mariaren ezaugarri nagusia da eta kristau katolikoentzat fede dogma. Aldaerak: Birjiñe, Neskur eta Neskuts.
Visitación (es)
Andre Mariaren adbokazioa. Bisitazio egunean Ama Birjinak Elisabeti egindako ikustaldia ospatzen da. Jaia, zein maiatzaren 31n ospatzen baita, XIII. mendean sortu zen eta frantziskotarren eskutik Europa osoan hedatu. Aldaera: Ikerne (Deun-ixendegi euzkotarra).
Erdi Aroko izena. Lehenengoz Adoainen (Nafarroa) aurkitu dugu, 1033. urtean (Andrebita, Totabita).
Victoria (es), Victoire (fr)
Latineko Victoria ('garaipena') jainko izenetik. Honen kultua zaharra zen Erroman eta gero Andre Mariaren adbokazio bezala kristautu zen. Erromako senatoreek senatuan zegoen irudiaren aurrean zin egin behar zuten. Santuaren eguna irailaren 8an da. Aldaerak: Bittore (Deun-ixendegi euzkotarra ), Garaiñe, Garaipen, Garaitza, Gurenda eta Viktoria.
This onomastic corpus takes into account the contents of works by third parties, taking into account their prestige and competence in the field. To this end, Euskaltzaindia has applied for the corresponding permissions and licences, so that the necessary intellectual property rights have been obtained, except in the case of error or omission. Should you observe the existence of any content that you believe may infringe the rights of third parties, please inform Euskaltzaindia immediately by sending an e-mail to the following address (info@euskaltzaindia.eus) so that the appropriate measures can be taken immediately.