bergario
pergario (
BN-lab-arb ap. A).
Parrafada, palabrería, discurso largo.
"Charlatanería. [...] Zer pergarioa derasan! (BN-arb), qué charla! litm.: qué charla habla!"
A.
Farisaua antzara pherratzerat igorririk bere pergario minthuekin.
Charritton Gazte
1958 (6), 2.
Elhe tzar zer nahi erranka hasi dira bet-betan Ejipto eta Rusia [...], hots, bergario ederra daukatela batek bertzearen kontra.
SoEg Herr
22-6-1961 (ap. DRA
).
Gainerako guziak pergario, elhemerran ezdeus batzu litezke.
Etcheb Obrak 183 (ap. DRA).
Zituelakotz Elizako Buruzagi harek emaiten bethi irakaspenak argi eta garbi [...], sekulan atheraldi pergario alferretarat lerratu gabe.
Etcheb MGaric 161.
Erranen duzue nahi duzuena, lerrokatu sekulako pergarioak, bainan jakin zazue sekulan eztuzuela gogoan atxikiko nik ahantzi dutan bezenbat.
GAlm 1963, 58.
Orduan zuen Partarrieu apezak erran eta erran mintzatu behar izan, bergarioa doi bat luzatuz ostien ekarlearen atea eliza zolan zabaltzen ikusi arte.
Larre ArtzainE 27.
Arenga.
Errege soinekotan Herodes tronuan jarri zen, eta pergario bat egiten zioten.
Dv Act 12, 21 (Lç harenga bat egin, He harangatu, Ol, Ker, IBk, IBe (h)itzaldi bat egin).
BERGARIO BAT.
Un montón (de).
Bai eta jatorki lehenak sinagogetan eta mahain-buruak bazkarietan; bainan gero alharguntsen etxeak jaten dauzkitzuete, alegia-eta bergario bat othoitz eginez!
Leon Mc 12, 40 (Lç luzaki othoitz egin irudiz, Dv othoitz luzeen aitzakian, IBk otoitz-luze aitzakiatan).
Ikusi baiginuen emazte gaixo bat bergario bat haurrekin, denak segidan bata bertzearen ondotik izanak.
GAlm 1959, 48.