kaikukeria
(V-gip ap. Iz
ArOñ
).
Burrada, majadería.
"
Kaikúkeixaak eiñ, hacer tonterías"
Iz
ArOñ
.
Zeruko sendakiña etortzeko bildur izatea baiño kaikukeri aundiyagorik izan al diteke ba?
Elizondo KristPE 330.
Berbetan diñardutso ta lotan ei dago! Kaikukeri andijagorik entzungo dogu oraindik!
Otx 164.
Oraindik ere kaikukeri pranko esateko gaude euskeraren lepotik.
Or (carta a Lizardi, 14-1-1929, ap. DRA
).
Betiko kaikukeriak esaten ari izango bagina naiago lukete askok eta askok.
Zait Plat 1.
Kaikukeriak aditzeko ez gaude.
NEtx LBB 146.
Ez jakiñian zer pentsau, bildurra ala kaikukerixia ete zan Zaldunan jaramonik eza.
Etxba Ibilt 476.
Ikusiko duzute zuen kaikukeri eroaren ordaña nola jasoko duzuten.
Berron Kijote 55.