karesatu
(S ap. Lrq
; Chaho, Gèze, H, Lh),
karezatu,
kaesatu.
Acariciar; mimar, tratar con cariño.
v. kariziatu.
[Isaak eta Errebeka] lehiotik ikusi izan ziren elkhar karesatzen zutela, hala non desohorezko gauzarik ezpazen ere.
SP Phil 400 (He 404 amulsuki elkharrekiñ dostetan).
[Isaakek Errebeka] maiteki karesatzen zuela.
Ib. 346.
Hura behar dugu, hura / guk untsa karesatu / eternitate orotako / emanen derogu ostatu.
AstLas 23.
Nik eginen dut su hunik / zien karesatzeko, / plazer eginen beiteizie / trono hartan sartzeko.
Ib. 17.
Haur dibino harrek badu ezagutza, karesatzen du bere Ama, hartaz bera karesatua den denboran berean.
Jaur 358.
[Jainkoak] kalitate hortan maite ditu, laguntzen ditu, karesatzen ditu, ongiz bethetzen ditu.
Ib. 384.
Han badakie bethi danik, nula karesa arrotza.
'Comment traiter l'étranger'
.
Etch 332.
[Astoa] nausiari gostu gehiago emaiteko / eta maithagarriago harentzat izaiteko / karezatzera hurbilldu bai zitzaion galanki.
Gy 21.
Herriz herri bagutza aspaldi handian, / ihunere orano ez gük ezkünian / edien mündü huntan holako herri bat, / jente xehia untsa kaesatzen zin bat.
J.B. Mazéris GH
1933, 303.