koplakari
koblakari (L, BN, S; VocCB
),
kobalkari
Ref.:
A, Lrq y Lh (koblakari).
Poeta, trovador, versificador.
"
Koblakari, espèces de bardes de profession"
Michel LPB 215.
"Barde, poète populaire"
Lrq.
v. koplari.
Muturik daukaguz gaur koplakariak.
AB AmaE 144.
Bertsolari edo koblakaria.
Azc PB 308 (Ur PoBasc 195 bertzolarija).
Lehenbiziko saria ez dezake koplakari batek baizik irabaz.
EEs 1913, 364.
Mendi-kobalkari erritarra.
"Bardo popular de las montañas"
.
Arriaga Lekob 5.
Uste dut Laphurdin ere pertsularia eta koblakaria ez direla gauza bera. Lehenbizikoak dira etxian pertsuak egiten dutenak [...]. Bigarrenak, koblak egiten dituztenak oste baten aitzinian, edo beste batekin ari dena gai bati buruz iardesteka.
Zub 58.
Etxahun zuberotar koplakari doakabearen neurtitz zirikalaria.
Or Eus 280n.
Barkoxeko koplakaria.
Etxde JJ 270 (v. tbn. 212).
Elizanburuk, Otchaldek, Zaldubik [...] eta bertze koblakari handiek.
Lf ELit 96.
Dechepare zaharra eta antxineko koblakariak oroit arazten dizkigu.
AIr Egan
1960 (1-2), 87.
v. tbn.
Koblakari: Etxeg EE 1883b, 552. Ag AL 31. JE Bur 156. Lf GH 1935, 503. ABar Goi 33. Etxde JJ 162. Erkiag Arran 60.