maixioka
1.
maxioka,
maxika.
Burlándose.
Eta urrundanik maxioka kantatzen zion.
Or Mi 56.
Erantzun zion Malentxok maxioka.
TAg Uzt 60.
Jarraitu zun aitak semeaz maxioka.
Etxde JJ 197.
Maxika asi nintzaion kordegabe artu zun bataioaz.
Or Aitork 81.
2.
maxiaka,
maiseoka,
maxioka.
Criticando.
Etxeko yaunaren aurka maxioka asi ziran.
Ol Mt 20, 11 (IBe gaizki-esaka).
Artzaz maxika zabiltzatenentz.
Ol Iob 13, 9.
Pariseu ta iskribauek berriz, maxioka zerasaten.
(Lc 15, 2).
Or MB 530 (Ol maxiotan; Lç, Oteiza, Brunet murmuratzen, Ker mormoxetan, IBk, IBe marmarrean).
Baten bat maxiaka erabilli dezunean, ondo agurki mintzatu bear zera izen galduriko lagun-urko ari buruz, zure erruz arekiko uste ona galdu duten gizakien aurrean.
EgutAr 25-6-1957 (ap. DRA
s.v. agurki
).
Leiatuko dira kristauak taldeka, maiseoka, mokoka alkarren kontra jeiki ditezen.
ZArg 1958, 97.
3.
maxioka.
(Sust.). Burla.
Amaika ixeka ta maxioka eragin izan zien, beñola, mutil onen izenak.
TAg Uzt 63.