7.2.4. Maastrichteko Tratatua, 1992ko otsailaren 7koa


7.2.4. Maastrichteko Tratatua,
1992ko otsailaren 7koa[110][111]

128. artikulua

1. Erkidegoak laguntasuna emango du estatu kideetako kulturak loratu daitezen, betiere haien aniztasun nazionala eta erregionala errespetatuz, eta, aldi berean, erkide duten kultura-ondarea azpimarratuz.

2. Erkidegoaren ekintzak erraztu egingo du estatu kideen arteko lankidetza; eta, beharrezkoa bada, laguntasuna eman eta osatu egingo du haien ekintza honako eremu hauetan:

Europako herrien ezagutza hobetzean, eta haien kultura eta historia zabaltzean;

Europan garrantzia duen kultura-ondarea iraunarazi eta babestean;

merkataritzakoak ez diren kultura-trukeetan;

artea eta literatura sortzean, ikus-entzunezkoen sektorea barne harturik.

3. Erkidegoak eta estatu kideek sustatu egingo dute beste herrialde batzuekin eta kulturaren eremuan eskudun diren nazioarteko erakundeekin lankidetzan aritzea, bereziki Europako Kontseiluarekin.

4. Erkidegoak, tratatu honen xedapenen ondorioz diharduenean, kontuan hartuko ditu kultura-alderdiak.

5. Artikulu honen helburuak lortzen laguntzeko, Europako Kontseiluak hartuko ditu:

aho batez, 189 B artikuluan ezarritako prozedura dela medio, eta aurretiaz Erregioetako Lantaldeari kontsulta eginez, sustapen-neurriak, estatu kideen lege- eta erregelamendu-xedapenak harmonizatzeari kalterik egin gabe. Kontseiluak ahobatezko iritziak ematen ditu, 189 B artikuluan ezarritako prozedura osoan zehar.

eta, aho batez, Batzordeak hala proposatuta, gomendioak emango ditu.


Headquarters

  • B
  • BISCAY
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Research Center

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Local offices

  • A
  • ÁLAVA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA/GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA/PAMPLONA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Association

  • N
  • Northern Basque Country
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper