[…]
[…] Gainera, proposatutako desagregazioak hizkera komuna ziurtatzea ahalbidetzen du tratamendu-instalazio horien baimenetan, eta erraztu egiten du administrazioen eta enpresen artean hondakinen kudeaketari buruzko informazioa elkarri trukatzea, bai eta hondakinen kudeaketari buruzko estatistikak egitea eta informazioa ematea ere.
21. artikulua.— Hasierako ekoizlearen edo beste edukitzaile baten betebeharrak, betiere hondakinak biltegiratzeari, nahasteari, ontziratzeari eta etiketatzeari dagozkienez
Hondakinak ekoitzi diren lekuan biltegiratu, nahasi, ontziratu eta etiketatzeari dagokionez, hasierako ekoizleak edo hondakinen beste edozein edukitzailek betebehar hauek ditu:
e) Hondakin arriskutsuak dituzten poto eta ontziek etiketatuta egon beharko dute, eta etiketak argia, ikusteko modukoa, irakurtzeko modukoa eta ezabaezina izan beharko du, gutxienez Estatuko espainiar hizkuntza ofizialean.
Etiketan honako hauek agertu beharko dira:
1) Hondakinaren kodea eta deskripzioa 6. artikuluan ezarritakoaren arabera, bai eta, I. eranskinaren arabera, arrisku-ezaugarrien kodea eta deskripzioa ere.
2) Hondakinen ekoizlearen edo edukitzailearen izena, Ingurumeneko Identifikazio Zenbakia (aurrerantzean, «NIMA»), posta-helbidea eta helbide elektronikoa, eta telefonoa.
3) Hondakinen gordailuaren hasierako data.
4) Ontziratutako hondakin bati piktograma bat baino gehiago esleitzen zaionean, Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008ko abenduaren 16ko 1272/2008 (EE) Erregelamenduaren 26. artikuluan ezarritako irizpideak hartuko dira kontuan.
Aurreko apartatuan aipatutako irizpideak aplikatu ondoren hondakinari esleitzen zaizkion arrisku-piktograma guztiak agerraraziko dira etiketan. Etiketak irmo itsatsita egon beharko du ontziaren gainean, eta, beharrezkoa izanez gero, aurreko adierazpenak edo etiketak deuseztatu beharko dira, horrela errakuntzak ezabatzeko edo ontziaren jatorria eta edukia ez nahasteko hondakinaren ondorengo eragiketetatik ezeinetan.
Etiketak irmo itsatsita egon beharko du ontziaren gainean, eta, beharrezkoa izanez gero, aurreko adierazpenak edo etiketak deuseztatu beharko dira, horrela errakuntzak ezabatzeko edo ontziaren jatorria eta edukia ez nahasteko hondakinaren ondorengo eragiketetatik ezeinetan.
Etiketaren neurriak, gutxienez, 10 × 10 cm-koa izan beharko du. Etiketa ez da beharrezkoa izango adierazitako inskripzioak ontziaren gainean argi eta garbi markatuta agertzen direnean, betiere eskatutako betekizunekin bat badatoz.