4. artikulua.— Lanbide-eskubideak
3. Lanbide-jarduera egikaritzean, langile autonomoek eskubide indibidual hauek dituzte:
[341]a) Legearen aurreko berdintasuna izateko eskubidea, eta zuzenean edo zeharka diskriminaziorik ez jasateko eskubidea, betiere diskriminazioaren arrazoiak hauek direla: jaiotza, arraza- edo etnia-jatorria, sexua, egoera zibila, erlijioa, sinesmenak, desgaitasuna, adina, sexu-orientazio eta -identitatea, genero-adierazpena, sexu-ezaugarriak, Espainian hizkuntza ofizialetako bat erabiltzea edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial.