Gure artean gero eta begi-bistakoagoa da terrorismoa gure gizarteak nozitzen eta jasaten duen gaitzik handienetakotzat jotzen dela. Seguru asko, oraindik ez gara erabat jabetzen auzi horrek euskal herritarron bilakaeran, kolektibitate gisa, sortu duen eta sortzen duen min sakonaz. Agian, ikuspegi historiko zabalago batetik, etorkizunean izango dugu balioestea norainoko eragin negatiboa izan duen eta duen gure garapenean batez ere ETAren indarkeria terroristak, baina baita gaur egun zorionez desagertuta dauden GALenak eta eskuin muturreko taldeenak ere. Gizarte-harremanen, gure ekonomiaren, gure kultura- eta hizkuntza-aurrerapenaren garapenaz ari gara; azken finean, gure elkarbizitzaren garapenaz.
[…]