2. artikulua
1. Euskara eta gaztelania dira Eusko Legebiltzarreko hizkuntza ofizialak.
2. Eusko Legebiltzarrak bi hizkuntza ofizialen erabilera normalizatua bermatuko du.
3. Legebiltzarkideek, Eusko Legebiltzarreko langileek, eta oro har herritarrek ere, bi hizkuntza ofizialak berdin-berdin erabiltzeko eskubidea dute, nola Eusko Legebiltzarrarekiko beren harremanetan hala beren eginkizunak betetzean.
4. Eusko Legebiltzarreko argitalpen ofizialak elebidunak izango dira.
5. Eusko Legebiltzarrak beharrezko diren neurriak eta baliabideak jarri eta arautuko ditu bi hizkuntzak jakitea eta erabiltzea bermatzeko.
109. artikulua
Legebiltzarreko Mahaiak beharrezko neurriak hartuko ditu herritarrak, bitarteko telematikoen bidez, Legebiltzarrean tramitatzen diren ekimenen agirietara irits daitezen eta ekimen horiek tramitatzeko prozesuaren jarraipena egin dezaten. Era berean, herritarren eta legebiltzarkideen arteko harremanak errazteko prozedurak ezarriko ditu. Gardentasun-prozesu horri bide emateko:
e) Osoko bilkurak Internet bidez emateko zuzeneko zerbitzu bat egongo da. Audioseinalea hizkuntza ofizialetan entzun ahal izango da.