8. artikulua.— Emakume nekazarien aniztasuna
Emakume nekazarien egoera desberdinak —zeinahi delarik ere horien arrazoia: jatorri etnikoa, arraza, erlijioa, iritzia, gutxiengo nazional batekoa izatea, hizkuntza, jaiotza, adina, desgaitasuna, sexu-orientazioa, ondarea edo beste inguruabar pertsonal edo sozialen bat— aintzat hartuko dituzte nekazaritzaren gaian eskumena duten euskal administrazioek beren jarduketa guztietan.
[…]