72. artikulua.— Kooperatiba-heziketa eta sustapenerako eta interes publikoko beste helburu batzuetarako ekarpena
1. Estatutuek edo batzar orokorrak finkatutako oinarrizko ildoak aplikatuz, interes publikoko helburu hauetakoren bat izango du soberakinei 70.2.a) artikuluan ezartzen zaien nahitaezko ekarpenak:
d) Euskararen erabilera sustatzea.
Xedapen gehigarriak
Seigarren xedapen gehigarria.— Hizkuntza ofizialen erabilera
1. Bermatuko da Eusko Jaurlaritzarekin eta Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluarekin arau honen esparruan harremanetan jartzen direnek aukeratzen duten hizkuntza ofiziala erabiltzeko duten eskubidea benetan egikaritu ahal izatea. Bestalde, Eusko Jaurlaritzaren eta Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluaren betebeharra da haiekin harremanetan jartzen direnek aukeratutako hizkuntzan ematea arreta, eta, horretarako, hartu beharreko neurriak hartuko dituzte.
2. Era berean, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak bi hizkuntzak erabiliko ditu Euskal Autonomia Erkidegoko beste administrazio publikoekiko harremanetan.