4. artikulua.— Europar Batasuneko hizkuntzak edukiak eta hizkuntza-modalitateak irakasteko hizkuntza gisa ezartzea
1. Baimena ematen zaio Nafarroako Gobernuari Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko guztietan ingelesa edo Europar Batasuneko beste hizkuntza bat ikas-irakasteko hizkuntza gisa ezartzeko, taldearen tutoreak ematen dituen arlo edo curriculum gaietako batzuetan, horrela hizkuntza horiek hobeki ikas daitezen. Eduki horiek ingeles espezialitateko edo kasuko hizkuntzako maisu-maistra titularrek emanen dituzte.
12. artikulua.— Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko irakasleentzako konpentsazioak
3. Nafarroako Gobernuko Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) lortzeko izangaien epaimahaien eta hautapen-organoen jardueretan parte hartzen duten funtzionario publikoek eta lan-kontratudunek, bai eta araubide bereziko hizkuntzen irakaskuntzetako maila egiaztatzeko azterketak prestatzen eta zehazten parte hartzen dutenek ere, irakasleak hautatzeko epaimahaietan parte hartzeagatik aurreikusitako konpentsazioak jasoko dituzte.[637]
2001/2002 ikasturtean —baimenik gabe bada ere— jardunean ziren eremu ez-euskalduneko ikastolak, euren egoera indarrean dagoen legeriaren arabera egokitzen den bitartean, 2000ko ekitaldiko aurrekontuetako zazpigarren xedapen gehigarrian ezarritako araubide berezi eta iragankorrari jarraikiz finantzatuko dira 2002ko urtarrilaren 1etik aitzina, irakaskuntza-maila ezberdinetarako indarrean diren moduluak eguneratuta.
[…]