26. artikulua.— Kultura proiektuaren edo jardueraren kontzeptua
Kultura proiektu edo jardueratzat hartzen dira honakoekin zerikusia dutenak:
f) Nafarroako kultura ondarearen —materialaren eta ez-materialaren— gaineko ikerketa, dokumentazioa, kontserbazioa, zaharberritzea, berreskuratzea, zabalkundea eta sustapena egitea, Nafarroako hizkuntza aniztasunari bereziki erreparatuta.
g) Nafarroako folklorea eta herri tradizioak, bereziki herri musika (jota, aurorak eta euskarazko herri kantak) eta herri askotako dantza tradizionalak (esate baterako, jota, larrain dantza, makil dantza, bolanteak, mutil dantza edo ezpata dantza).
28. artikulua.— Gizarte intereseko deklarazioa, pertsona edo entitate onuradunek eskatuta
2. Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluak ebaluatuko ditu gizarte intereseko deklaraziorako eskaerak, irizpide hauen arabera:
b) Nafarroaren kultura ondarea, materiala eta ez-materiala, ikertzeko, zaintzeko eta zabaltzeko jardueren eragina, bereziki erreparatuz haren hizkuntza-aniztasunari.
h) Jarrera ikertzailea eta hizkuntza berritzaileen esplorazioa kultura esparruan.