2. artikulua.— Antolaketaren eta funtzionamenduaren printzipioak
Andaluziako Enplegu Zerbitzuaren antolaketan eta funtzionamenduan, bai eta haren eskumenak egikaritzean ere, printzipio hauek beteko dira:
a) Aukera-berdintasuna, betiere sexuagatik, arrazagatik, adinagatik, egoera zibilagatik, hizkuntzagatik, erlijioagatik, jatorriagatik, iritziagatik edo beste edozein egoera edo inguruabar pertsonal edo sozialengatik diskriminatzen ez dela bermatuz.