[…]
Sistema martxan jarri zenetik, beste arau batzuk eman dira babestu beharreko biztanleria-sektore edo -taldeei arreta emateko, legean jasotako aurreikuspenak garatzeko eta herritarren eskaria taxutu duten eta sortzen joan diren beharrizan berrien arabera aurrera egiteko. Ildo horretan, eta prestazioen aitortza eta gozamena arautzeaz arduratzen diren beste xedapen batzuk ahaztu gabe, Andaluzian ondoz ondo onetsi ziren […] abenduaren 5eko 11/2011 Legea, zeinaren bidez Andaluzian arautzen baitira espainiar zeinu-hizkuntzaren erabilera eta gorren, entzumen-desgaitasuna dutenen eta gor-itsutasuna dutenen ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak. […]
[…]
10. artikulua.— Gizarte-zerbitzuen erabiltzaileen eskubideak
Titulartasun publikoko nahiz pribatuko gizarte-zerbitzuen erabiltzaileek bermatuta izango dute eskubide hauek egikaritzea:
e) Behar adina informazio izatea, egiazkoa eta erraz ulertzeko modukoa, eta, idatziz eskatzen badute, beren egoeraren balioespenari buruzkoa eta proposatutako esku-hartzeei buruzkoa, eta eskura dituzten gizarte-zerbitzuei buruzkoa; hori ez ezik, beren espediente indibidualerako irispidea izatea ere, indarrean dagoen ordenamendu juridikoan ezarritakoaren arabera, batez ere haien datuak babestuak izateko beste pertsona batzuen aurrean, azken hauen datuak espedientean agertzen direnean. Eta, hala badagokio, haiei zuzendutako informazioa ulertzeko behar diren laguntzak eta euskarriak izateko eskubidea, bai hizkuntzarekin zailtasunak dituztelako, bai desgaitasunen bat dutelako. Edozelan ere, desgaitasuna duten pertsonentzako informazioa eta haien baimena azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuaren 6. artikuluan ezarritakoa betez emango dira; izan ere, legegintzako errege dekretu horrek Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bategina onetsi zuen.
g) Beren beharrizanen ebaluazioa edo diagnostikoa egin dadin; ebaluazio hori idatziz eta hizkera argi eta ulergarrian izan dadin; gizartean esku hartzeko proiektu bat izan dadin, eta hura egiten parte hartzeko, betiere hori guztia legez ezarritako epeen barruan.
59. artikulua.— Profesionalak eta gizarte-zerbitzuak
4. Andaluziako administrazio publikoek zainduko dute beren profesionalek beren jarduera garatzen dutela, okupazioari buruzko kontsiderazio hauen arabera:
b) Taldean lan egitea, diziplinarteko esku-hartzea garatzeko, eta hizkuntzak, espazioak, antolaketak eta ikuspuntu desberdin eta osagarriak partekatzeko, betiere Andaluziako pertsonen beharrizanei eta erronka sozialei erantzun integralak emate aldera.