112. artikulua.— Hautaketa-prozesuen edukia eta ezaugarriak
1. […]
Probak honako hauek izan daitezke: izangaien konpetentzia, gaitasun eta ezagutza teorikoak eta, hala badagokio, praktikoak, eta gaitasun analitikoa egiaztatzea, ahoz edo idatziz; abileziak eta trebetasunak dituztela frogatzen duten ariketak egitea; atzerriko hizkuntzen eta teknologia informatikoen eta telekomunikazioen ezagutzak egiaztatzea; eta, hala badagokio, nortasunarekin lotutako proba psikoteknikoak edo psikometrikoak egitea, edo proba fisikoak gainditzea, zeinek errespetatu beharko baitute sexuan oinarritutako diskriminaziorik ezaren printzipioa, batez ere baremoak eratzean, edo azterketa medikoak egitea.
[…]
2. Hautaketa-prozeduren objektibotasuna eta arrazionaltasuna bermatzeko, deialdietan aurreikusi ahal izango da hurrengo fase batean sartzeko baldintza izango dela prestakuntza- edo espezializazio-ikastaro batzuk egitea, edo praktikaldi bat egitea, eta, horietan, deitutako plazak baino parte-hartzaile gehiago onartu ahal izango dira. Edozelan ere, deialdian honako hauek zehaztu beharko dira: ikastaro edo praktika horietan onartzeak enplegu publikoan sartzeko eskubidea ematen duen; edo, aitzitik, enplegu publikoan sartzeko baldintza den ikastaro edo praktikaldi horiek gainditzea; ikastarook eta praktikaldiak, A taldean, gehienez ere sei hilabete iraungo dute, eta gainerako taldeetan, hiru hilabete. Horretarako, proba espezifiko bat gainditu beharko da, nahitaezkoa eta baztertzailea, eta Europar Batasuneko hizkuntza bat edo batzuk ezagutzen direla egiaztatu beharko da; praktikaldiak gainditu beharko dira; curriculum-azalpenak egin beharko dira; proba psikoteknikoak egin beharko dira, edo elkarrizketak egin.