[…]
Eskualdeko erreferentzia kulturalak haren iragan historikoaren ingurukoak dira, erromatarren garaiko arrasto nabarmenekin, eta garrantzi handiko mugarria da Caspe hirian lortutako konpromisoa, xv. mendean Aragoiko Koroan sortutako krisi dinastikoa konpontzekoa. Bestalde, udalerri gehienetan hitz egiten diren hizkuntza-modalitateen berezitasuna eskualdeko ondare garrantzitsua da.
[…]