6. artikulua.— Droga-mendekoen eskubideak
Drogak edo edari alkoholdunak kontsumitzen dituzten pertsonei arreta emateko prestazioek bermatuko dute, jarduketa guztietan, ordenamendu juridikoak aitortutako eskubide indibidual eta kolektiboak dituztela, bereziki:
a) Haien giza duintasuna, borondatearen autonomia, intimitatea eta nortasuna errespetatzeko eskubidea, osasun mental edo fisikoagatik, arrazagatik, koloreagatik, sexuagatik, hizkuntzagatik, erlijioagatik, iritzi politikoagatik edo beste edozein motatako edo tasunetako egoera pertsonal, sozial edo ekonomikoagatik diskriminatu gabe.