30. artikulua.— Lanpostu-zerrenden edukia
Funtzionarioen eta lan-kontratuko langileen lanpostuen zerrendetan, gutxienez, lanpostu bakoitzari buruzko datu hauek jaso behar dira:
d) Katalana jakiteko eskatzen den maila, erregelamendu bidez ezarritako moduan.
50. artikulua.— Funtzio publikoan sartzeko betekizunak
1. Hauek dira funtzio publiko autonomikoan sartzeko betekizun orokorrak:
f) Erregelamenduz zehazten den katalanaren ezagutza egiaztatzea, eskakizun-mailaren eta eginkizunen arteko proportzionaltasun- eta egokitasun-printzipioa errespetatuz.
76. artikulua.— Lehiaketaren arau orokorrak
1. Lehiaketa da lanpostuak betetzeko sistema normala, eta merezimenduak eta, hala badagokio, deialdian zehazten diren gaitasunak, ezagutzak edo trebetasunak egiaztatu eta balioestean datza, betiere deialdian ezarritako baremoaren arabera.
2. Lehiaketa merezimendu-lehiaketa edo lehiaketa espezifikoa izan daiteke.
3. Bi kasuetan, deialdiaren baremoak merezimendu orokor hauen balioespena jasoko du, erregelamendu bidez ezarritako baldintzetan:
d) Katalanaren ezagutza -maila.
80. artikulua.—Lanpostuak betetzeko deialdia
1. Deialdiek, lehiaketakoek zein izendapen askekoek, honako hauek jasoko dituzte gutxienez:
b) Lanerako eskatzen diren betekizunak, katalanaren ezagutza-maila barne, hala badagokio.
96. artikulua.— Administrazioen artean mugitzearen baldintzak eta ondorioak
3. Aurreko apartatuan aipatzen diren funtzionarioek ezin badute egiaztatu katalanaren gutxieneko ezagutza-maila dutela, maila hori lortu eta egiaztatu beharko dute, erregelamendu bidez ezartzen den moduan.
124. artikulua.— Autonomia Erkidegoko Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen eginbeharrak
1. Autonomia Erkidegoko Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioek betebehar hauek dituzte:
g) Hizkuntza ofizialak ezagutzea erregelamendu bidez zehazten den mailan, eta herritarrei erraztasunak ematea hizkuntza horiek Administrazio autonomikoarekiko harremanetan erabiltzeko eskubidea egikaritzeko.
137. artikulua.— Falta oso astunak
1. Honako hauek dira falta oso astunak:
b) Diskriminazioa arrazoi hauengatik: arraza- edo etnia-jatorria; erlijioa edo sinesmenak; desgaitasuna; adina edo sexu-orientazioa; sexua; hizkuntza; iritzia; jaioterria edo auzotasuna, edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial.
Hamalaugarren xedapen gehigarria.— Karrerako funtzionarioak behin-behinean atxikiz berriro sartzeko hizkuntza-gaikuntza
Behin-behineko atxikipenean berriro sartzeko, lege honen 113.2 artikuluan aurreikusitako lanpostuetan erreserbarik ez duten karrerako funtzionarioek egiaztatu beharko dute zer ezagutza-maila duten katalanez berriro lanean hasten diren kidego, eskala edo espezialitatean sartzeko unean.