Azken xedapenetako seigarrena.— Maiatzaren 22ko 30/2009 Dekretua aldatzea, zeinak prozedura onetsi baitzuen Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Administrazioaren zerbitzuko bitarteko funtzionarioak hautatzeko
1. Aldatu egiten da Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Administrazioaren zerbitzuko bitarteko funtzionarioak hautatzeko prozedura onetsi zuen maiatzaren 22ko 30/2009 Dekretuaren 4. artikulua, eta honelaxe geratzen da idatzita:
«4. artikulua. Aparteko prozedura.
8. Lehiaketa bidezko aparteko prozeduran, baremoak, egoki izanez gero, egokiak izan daitezkeen merezimenduez gain, honako hauek ere jaso behar ditu:
b) Administrazio orokorreko edo bereziko kidego edo eskalan sartzeko eskatzen dena baino katalanaren ezagutza-maila altuagoa izatea, bai eta lortu nahi den poltsako atxikipen-taldea edo -azpitaldea den ere.
9. Hautaproben bidezko aparteko prozeduran, honako arau hauek bete behar dira:
c) Ezartzen den proban lortutako puntuazioari gehitu behar zaio Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego, eskala eta/edo espezialitateetan sartzeko eskatzen direnak baino altuagoak diren katalanaren ezagutza-mailak egiaztatzeari esleitzen zaion puntuazioa.