Azken xedapenetako laugarrena.— Ekainaren 6ko 1/2014 Legegintzako Dekretua aldatzea; izan ere, haren bidez onesten da Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoaren lege-xedapenen testu bategina, Estatuak lagatako tributuen arloan
6. Aldatu egiten dira testu bategin horren 4 bis artikuluaren 1. eta 3. apartatuak, eta honela geratzen dira idatzita:
«1. Aurreko 4. artikuluan aipatutako ikasketak egiten dituzten seme-alabek atzerriko hizkuntzak eskolaz kanpo ikasteko egindako gastuen kontzeptuagatik, ikaskuntza horretarako erabilitako zenbatekoen % 15 kenduko da, gehienez 110 euro seme-alaba bakoitzeko».
«3. Edozelan ere, kenkari hori aplikatzeko, zerga-oinarri osoak ezin du 52.800 euroko zenbatekoa gainditu baterako tributazioaren kasuan, ez eta 33.000 eurokoa banakako tributazioaren kasuan ere; dokumentu bidezko justifikazioan, berriz, justifikazio hori norberari dagozkion fakturen edo dokumentu baliokideen bidez egin daiteke, eta dokumentuok Tributuen Administrazioaren eskura mantendu behar dira».