1. artikulua.— Legearen xedea
2. Lege honen xedea da zinematografia-jarduera eta ikus-entzunezko jarduera (bideograma) arautzea, bai eta galiziar eta galizierazko zinema eta bideoak ekoitzi, merkaturatu eta zabaltzeko laguntza ematea, eta horiek ikus-entzunezko beste bitartekoekin dituzten harremanak izatea ere.
3. Galiziako botere publikoek aitortzen dute jarduera zinematografikoek eta ikus-entzunezkoek garrantzi kultural, ekonomiko eta soziala dutela, Galiziaren sorkuntza artistiko, informazio, ezagutza eta irudi gisa bete dezaketen eginkizuna betetzen dutela, Galiziako kultura- eta hizkuntza-normalizazioa lortze aldera, eta, beraz, jarduerok sektore estrategiko eta lehentasunezkotzat jotzen dituzte.
4. artikulua.— Ikus-entzunezko jardueraren printzipio orokorrak
Lege honetan jasotako jarduerek printzipio hauek izango dituzte oinarri:
b) Galiziako kultura eta hizkuntza sustatzea eta zabaltzea, bai eta Galiziaren identitatea defendatzea ere.
f) Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna aktiboki sustatzea; horren barruan sartzen dira tratu- eta aukera-berdintasuna, aniztasuna eta desberdintasuna errespetatzea, genero-ikuspegia txertatzea, ekintza positiboak sustatzea eta hizkera ez-sexista erabiltzea.
5. artikulua.— Ekintza instituzionalaren printzipio orokorrak
1. Galiziako Xuntak ikus-entzunezkoen sektorearen izaera estrategikoa eta lehentasunezkoa aitortzen du, bai haren garrantzi kultural, sozial eta ekonomikoagatik, bai Galiziako kultura, historia eta hizkuntza, autoidentifikaziorako datu baitira, sustatzeko eta zabaltzeko eskubidea adierazteko tresna gisa.
6. artikulua.— Ekintza instituzionalen funtsezko lerroak
Galiziako Autonomia Erkidegoko Administrazioak funtsezko jarduera-lerro hauek izango ditu ikus-entzunezkoen sektorean:
2. Galiziaren barruan eta handik kanpo galiziar kultura eta hizkuntza sustatzen laguntzea, bereziki kanpoan galiziar erkidegoak dauden zonetan.
8. artikulua.— Sustapen-jardueren helburuak
Galizian ikus-entzunezkoen sektorea sustatzeko ekintzek helburu hauek izango dituzte:
h) Galizieraren erabilera sustatzea, ikus-entzunezko hedabideetan galiziera erabiliz, bereziki galiziera erakustaretoetan erabiliz eta sustapena eginaz 35.000 biztanletik gorako udalerrietan jendea areto haietara joateko.
15. artikulua.— Batzordeak
4. Batzordeek laguntza emango dute, inplikatutako operadoreekin lankidetzan, galiziera ikus-entzunezko sare eta hedabideetan erabiltzearen aldeko formulak eta bideak bultzatzen.