42. artikulua.— Haurrak eta nerabeak bereziki babesteko eskubideak
Espainiako Konstituzioan, Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioan, Haurren Eskubideen Europako Gutunean, Adingabearen Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoan eta Adingabeen Erantzukizun Penala arautzen duen urtarrilaren 12ko 5/2000 Lege Organikoan ezarritakoarekin bat etorriz, botere publikoek adingabeen eskubide hauen egikaritza bermatuko dute:
k) Norberaren hizkuntzan, jatorriko hizkuntzan edo askatasunez aukeratutako hizkuntzan hitz egiteko eskubidea, eta hizkuntza horren ondorioz diskriminaziorik ez jasateko eskubidea.