17. artikulua.— Gaztela eta Leonera itzulitako herritarrak hezkuntza-sisteman integratzea
1. Gaztela eta Leonera itzulitako herritarrak Gaztela eta Leongo hezkuntza-sisteman errazago txertatzeko, botere publikoek herritarroi jarduketak eskainiko dizkiete hau lortzeko: herritar horiek txertatzen diren prestakuntza-mailarako behar beste ezagutza eta maila horretarako egokiak diren ezagutzak ematea Gaztela eta Leongo hizkuntza-, kultura- eta gizarte-identitateari buruz, eta, bereziki, Gaztela eta Leongo hezkuntza-sistemaren egiturari eta antolaketari buruz.
2. Botere publikoek Gaztela eta Leonera itzulitako herritarrei irispidea emango diete ezartzen diren hezkuntza-konpentsazioko planetan, betiere itzuleraren ondorioz hezkuntzan sor daitezkeen desberdintasun-egoerei aurrea hartzeko. Arreta berezia eskainiko zaie Gaztela eta Leongo kulturaren eta espainieraren irakaskuntzari eta ikaskuntzari, bai eta hezkuntza-eremuko elkarbizitzari ere.
28. artikulua.— Gaztela eta Leondik kanpoko erkidegoek kanpoan dituzten eginkizunak
Gaztela eta Leongo emigrazio-politikaren eta itzulera-politikaren esparruan halakotzat aitortutako gaztelar eta leondar erkidegoak botere publikoekin arituko dira elkarlanean:
c) Gaztela eta Leongo kultura, tradizioak eta funtsezko balioak (gaztelania eta ondare historiko, artistiko eta naturala) zaindu eta sustatzeko gizarte- eta kultura-jarduerak bultzatu eta hedatzen.