[…]
Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzen eremuan tituluak eta ziurtagiriak emateagatiko eta probak egiteagatiko tasa aldatu egiten da; aldaketa horren helburua da hizkuntza-ziurtagirien izendapena eguneratzea, egun dauden mailen eta musika eta dantzako ikasketa profesionalen tituluen arabera, betiere tasa oinarrizko araudian ezarritakora egokitzeko.
[…]
2. artikulua.— Gaztela eta Leongo Erkidegoko Tasa eta Prezio Publikoei buruzko abenduaren 20ko 12/2001 Legea aldatzea
4. Aldatu egiten dira abenduaren 20ko 12/2001 Legearen 138. artikuluaren a) letrako a.2), a.3), a.6), a.7) eta a.9) paragrafoak, eta honelaxe geratuko dira idatzita:
«“a.2) Lanbide-heziketako, arte plastikoetako eta diseinuko goi-mailako teknikariaren titulua, goi-mailako kirol-teknikariarena, musikako lanbide-titulua, dantzako lanbide-titulua, musikako irakaskuntza profesionaletako teknikariaren titulua, dantzako irakaskuntza profesionaletako teknikariaren titulua: 52,95 euro.
”a.3) Lanbide-heziketako, arte plastikoetako eta diseinuko teknikariaren titulua, kirol-teknikariarena, hizkuntzen maila aurreratuaren ziurtagiria, hizkuntzen B2 tarteko mailaren gaitasun orokorraren ziurtagiria: 21,65 euro».
”a.6) Hizkuntzen tarteko mailaren ziurtagiria, hizkuntzen B1 tarteko mailaren gaitasun orokorraren ziurtagiria: 16,20 euro.
”a.7) Hizkuntzen tarteko mailaren ziurtagiria, hizkuntzen B1 tarteko mailaren gaitasun orokorraren ziurtagiria: 10,80 euro”.
”a.9) Hizkuntzen C1 mailaren ziurtagiria, hizkuntzen C1 maila aurreratuaren gaitasun orokorraren ziurtagiria, hizkuntzen C2 maila aurreratuaren gaitasun orokorraren ziurtagiria: 25,90 euro”».