[…]
Legearen bigarren artikuluak, Síndic de Greugesen izaera eta jardun-printzipioak definitzen dituenak, ezartzen du ezen instituzioaren titular-karguari síndic de greuges edo síndica de greuges izena eman dakiokeela, gizonezko batek edo emakumezko batek egiten duen kontuan hartuta; horrenbestez, bi izendapen horien balio juridikoa zehazten da, biak ere guztiz baliokideak baitira. Horrela, legeak hizkuntzaren erabilera ez-diskriminatzaileekin bateragarri egiten du Estatutuak pertsonen eskubide eta askatasunak babestu eta defendatzeaz arduratzen den Generalitaten instituzioa izendatzeko erabiltzen duen izendapena.
[…]
73. artikulua.— Elkarrizketak
1.[1263] Síndic de Greugesek, Torturaren eta Bestelako Tratu edo Zigor Krudel, Anker edo Apalesgarrien Prebentziorako Kataluniako Agintaritza den aldetik dituen eginkizunak egikarituz, elkarrizketak izan ditzake askatasunaz gabetuta dauden pertsonekin, lekukorik gabe, eta, beharrezkoa izanez gero, interprete baten laguntzarekin, bai eta informazio egokia eman diezaiokeela uste duen beste edozein pertsonaren laguntzarekin ere, askatasunaz gabetuta dauden guneetatik egokitzat jotzen dituen bulegoetan.