Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 2. artikuluak baieztatzen du: «Gizaki orori dagozkio adierazpen honetako eskubide eta askatasunak, eta ez da inor bereiziko arraza, kolorea, sexua, hizkuntza, erlijioa, politikako edo bestelako iritzia, sorterria edo gizarteko jatorria, ekonomia-maila, jaiotza edo beste inolako gorabeheragatik».
[…]
Era berean, Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunaren 21. artikuluak beren-beregi debekatzen du diskriminazio oro, batez ere, diskriminazioaren eragilea denean sexua, arraza, kolorea, etnia- edo gizarte-jatorriak, ezaugarri genetikoak, hizkuntza, erlijioa, pentsamoldeak, iritzi politikoak nahiz beste edozein motatako iritziak, gutxiengo nazional bateko izatea, ondarea, jaiotza, desgaitasuna, adina edota sexu-orientazioa.
[…]
37. artikulua.— Kode deontologikoa
Murtziako Erregioko Autonomia Erkidegoak zainduko du komunikabideek, autorregulazioaren bidez, kode deontologikoak har ditzatela, zeinek jasoko baitituzte berdintasunarekiko errespetua, eta sexu-orientazioan eta genero-identitatean edo -adierazpenean oinarritutako diskriminazioaren debekua, bai informazioaren eta publizitatearen edukietan, bai erabilitako hizkeran. Xedapen horrek bitarteko guztiei eragingo die, teknologia berriek bultzatutakoei barne.