1. artikulua
1. Autonomia Estatutuaren seigarren artikuluarekin bat etorriz, Valentziako Gorteetako bi hizkuntza ofizialak valentziera eta gaztelania dira.
2. Diputatuek hizkuntza biak erabili ahal izango dituzte.
3. Valentziako Gorteen argitalpen ofizialak elebidunak izango dira.
4. Era berean, Valentziako Gorteek gorren berezko zeinu-hizkuntzaren erabilera bermatzen dute.
142. artikulua
2. Generalitateko presidenteak karguaren zina edo hitzemana egin beharko du, eta Valentziako Erkidegoaren Autonomia Estatutuari men egin beharko dio Valentziako Gorteetan, erregeak hura izendatu ondoren Gorteok egingo duten lehenengo bilkuran. Horretarako, erregelamendu honen seigarren artikuluan jasotako formula erabiliko du, valentzieraz ahoskatuta. Ondoren, bere gobernu-programari buruzko proposamen bat egingo du, eta programa hori ez da eztabaidatuko.
180. artikulua
Hizkuntzaren Akademia Valentziarreko kideak Valentziako Gorteen bi herenen gehiengoz hautatuko dira, Autonomia Estatutuaren 41. artikuluan aipatzen den legeak ezartzen duenarekin bat etorriz.