[…]
3. Programa mobilizatzaileak: prozedura eraginkorrak, jarraipena behar dutenak (erantsitako artikulua)
[…]
Azken alderdi horri dagokionez, “Frantsesa zientziarako hizkuntza gisa sustatzea eta kultura zientifiko eta teknikoa hedatzea” izeneko programaren ardatza aldatu egin beharko da, La Villete zientzien eta industriaren hiria sortu izanak ekarritako aukera berriak barnean har ditzan, eta erregioan ikerketarekin eta garapenarekin loturik martxan jar litezkeen jarduerak eta ekimenak zabaltzeko eta sustatzeko balio dezan indar horrek guztiak. Horretan, nagusiki, kultura zientifiko eta teknikoaren aldeko erregio-mailako zentroak eraiki beharko dira.
Zentrook ardatz-giltzarri hauen inguruan artikulatu beharko dira batez ere:
- ikerketaren alorreko langileen mobilizazioa (unibertsitate-organismoak eta unibertsitateko ikerketa-taldeak), legeak ezagutzaren hedapenarekin loturik ematen dien eginkizuna gauzatu dezaten;
- La Villette zientzien eta industriaren hiriaren eta kultura zientifiko eta teknikoaren aldeko beste zentro batzuen arteko artikulazio eraginkorra, batez ere sormena eta garapena sustatzea helburu duten erregio-mailako zentroen artekoa;
- kultura zientifiko eta teknikoarekin lotutako informazioaren hedapena enpresa-mundura;
- gazteentzako neurrien garapen eta jarraipena;
- hedabideen eta argitalpen-produktu berrien esparruko ekimen irmoak (zientziei eta teknikei buruzko entziklopediak, zientzia-itzulpenetarako laguntzak, irrati-telebisten bidezko hedapena) ;
- Europa osoan kultura zientifiko eta teknikoaren aldeko politikak martxan jartzeko lankidetza-sare trinkoa.
Datu-base eta -bankuen eta zientzia-argitalpenen sailetako zenbait ekimeni ere jarraipena eman beharko zaie, eta ekimenok sendotu egin beharko dira.
[…]