(...)
1-Fonetika-Fonologia maila:
1.1-Bokalak:
1.1.1-Irekitzea:
-[err] > [arr] gertatu da behin: Aquerregui (1593) > Acarregui (1800. urteaz geroztik). Dena den, ez dakigu hemen euskaraz arrunta den dardarkari anizkunaren ondoko e-ren irekitzea dugun, edo halabeharrez honekin bat datorren erdarazko desitxuraketa, egungo -a-dun aldakia lehen aldikoz 1800. urtean azaltzen denez gero.
Kasu berean dago, gure ustez, 1594eko Mondacoerrequina > 1761eko Mondacoerraquina, hemen apofonia jasandako aldaera ere izan genezakeen arren.
1.1.2-Hersketa:
-o > -u izan dezakegu pausu izenean, erromantzeko paso-tik hartu bada, eta ez latineko passu-tik. Hersketa hau garbiago ikusten da erdaratikako portilu-n.
-Hersketa izan genezake artikuluaren aitzinean: Yturgutiagua, Yturloyagua (1529).
-Sanditume hagionimoan ere o > u dugu, ziur asko ondoko herskari ezpainkariagatik (cf. Dekuma. Ikus Galipentzuko Dekumazarra-n dioguna).
-[ea] > [ia] (> [ja])-ren kasu pare bat dugu. Ez dakigu lehena euskararen barrukotzat jo behar den, berandu azaltzen baita: Alor + meharra > Alor miarra (1700) > Lumbierra (1897) > Lalunbiarra (egun). Bigarrenean [ia] edo [ja] izan genezake: Baraçe andia (1591) > Baraçiandia (1593).
1.1.3-Elkartuaren lehen osagaiaren azken bokala:
Apofonia izan dezakegu 1648ko Auçalorra-ren azpian, alegia, leku-izen hau auza- + alorra-tik atera zitekeen. Kasu berean dago, 1693ko Pasasagarra, guk uste bezala Basasagarra-tik atera bada. Aldakuntza segurua da Bidaburua izenean.
1.2-Diptongo eta hiatoak:
-Honako diptongo hauek ditugu edo genituen euskal leku-izenetan: [au] (Auzalorra, Abaizpausu), [eu] (Aldeko euntzea) (?), [ai] (Abaitzabal, Epaizaran, Ikaiburu), [je] (Arridokieta, Mondakieta), [wa] (Juandere Petre beroquia, 1708, Juandepetri [xwàndepétri] orain), [wi] (Liçarduy, 1615ean, Lizarduia [lìzardúya] egun).
-Beste herri askotan bezala, hemen ere diptongo sekundarioa dugu pausu izenean.
-Jaun elementu alboratua duten hagionimo guztietan [au] > [wa] interbersioa gertatu da.
1.3-Bukaerak:
-*-ani > -ai dugu: Iguraimendi(ko)a.
1.4-Bokal batze, erortze eta garatzea:
1.4.1-Aferesia:
-Recaldea (1593), Requinmasterra (1815) [Hau euskara galdu ondorengo aldakia da, eta beraz aferesia ezin dugu gure hizkuntza¬ren barruko gertakaritzat aitortu.], Rotavidea (1840az geroztik) [Aurrekoaren kasu berean dago hau.].
1.4.2-Apokopea:
-*Zamakidui > Zamakidu.
1.4.3-Anaptisia:
-Gurutzealdea, Sandiandore (ikus Leatxe).
1.4.4-Bokal bategitea:
-aa > a: Auçalorra (1648) [Auzaalorra-ren modukorik ez dugu ediren, eta beraz baliteke bategitea oa > a izana.], Recaldea (1593), Errecaldea (1605), San¬dagata, Txirrialdea (cf. Txirriaburua. Cf., gainera, Juan de Beriaynen chirriaca 'a chorros').
-ii > i: Yndusituria (1686).
1.4.5-Protesia:
-Errepresa barrena (1550).
1.4.6-Sinkopa:
Sinkopa dugu 1545 eta 1693ko Andrenobela-n. Honekin batera, ordea, Anderenobela ere agertzen da. Toponimo honen bigarren osagaia ere sinkopatua aurkitzen dugu 1715eko Andenobla eta 1761eko Andrenobla-n. Alabaina, hauek erdararen eraginari zor zaizkiola suposa ere daiteke (cf., dena den, Ageza eta Leatxen honetaz dioguna).
1.5-j-ren bilakaera:
Lergan saetsa dugu, alegia, [j] galdu duen aldaera.
1.6-Kontsonanteak:
1.6.1-Bustidura:
-[inV] zegoen-zegoenean gordetzen da, busti gabe: Arriurdinaga (1593), Arriurdinaga (1615), Arriurdina (1693), Buztineco aldapa (1613), Erraquina (1788), La requina (1801), Larrekina [lìa?rekíina] egun, Jndusialcina (1587), Yndusiayçinea (1588), Yndusiaizina (1692), Lasalzina [lìaésal†íina], Sanzina [ésìan†íina] edo Lasanzina [lìaésan†íina] orain, Mondacoerrequina (1594), Mondacoerraquina (1761).
-[inV] > [ñV] dugu: Arrakoagaña, Errekagaña, Yturgaiña (1537) [Ez dakigu iñ grafiaren azpian zehazki zer dagoen, baina [ùn] hutsa dugula kontu egin daiteke, nahiz hau ez den segurua, jakina.], Murugutigaña, Urkabegaña.
-Horzkari ahostuna ez zen sabaikaltzen [indV] testuinguruan: Indusi [iÍndéuési], Indusigibel, Indusialzina…
-Horzkari ahoskabea ez da bustitzen [itV] segidan: Iturralde [ìitu?réa$lde], Malliyturri (1693), Maiturri [maitúrri]
-[s] ez da sabaikaltzen [isV], [VisV] testuinguruetan: Epaizaran (Paizaran [pàizarán] orain), Lizarrandia [lìi†a?raÍndíia], Lizarduia [lìzardúya].
-Hitz hasieran j [x] dugu 1682ko Jaureguizar eta 1761eko Juandejuanizguibel-en.
-Elkartuaren bigarren osagaian -xar aurkitzen dugu, -zar-ekin batera: Errotaxaraldea (1609), Erota siar (1740), Errotazar (1769), Rotasiar [?rìotaésjéa?r] gaurregun.
-1565eko Muniquozoroz Municochorroch da 1668an; bigarren osagaia bustia duten aldaerak ugariak dira XVII. Mendeaz geroztik, eta soinu sabaikaria dugu egungo Mundotxokorro [mùndotxokorró] desitxuratuan. Tarteko -ko atzizki ustez txikigarriak bustitze adierazgarri baten aitzinean gaudela pentsa erazten digu.
-1594eko Çubingoa-n atzizki txikigarria agertuagatik hasierako txistukari bizkarkaria ez da sabaikaltzen, gure eskual¬dean eta hemendik kanpo ohizkoa denaz bestalde.
-Erdaratikako maileguetan jatorrizko [ll] bere horretan gordetzen da: Aldeco cascallua (1594), Aldecocascallua (1609), Cascallu (1588), Arojaportillua (1591)…
1.6.2-Hasperenketa:
Bokal arteko -h-ren ordez herskari belare ahostuna dugu Lergan aho izenean: Yturgutiagua (1529), baina ez lohi-n: Yturloyagua (1529) [Cf. Bizkaiko Loia herri-izena.].
1.6.3-Herskariak:
-Hitz hasieran herskari ahostunak aurkitu ohi ditugu: Burunda, gaztelu, eta kasu batean b- > p- bide dugu: Basasagarra > pasasagarra. Lehen aldaki hori, ordea, ez dugu Lergan opatu. Ha¬sierako lekunean herskari ahoskabea ere agertzen da: Jaun Done Petri.
-Sudurkariaren ondoan herskari ahostuna dugu: Andua, Indusi, Jaun Done Mikendi, Monda, Sandagata [Santagata ere azaltzen da agirietan, eta egun Santagata [ésìaÍntagéata] ibiltzen da.], Sandiandore, Sanditume.
-l-ren ondoan ere herskari ahostuna ageri da: zalduburu.
-Hitz barruan herskari ahoskabea azaltzen da Juan de Salbattore (1773), Salbatori [ésìalbatéori]-n.
-Txistukari ahoskabe atzean belare ahostuna ez da ahoskabetzen JuandeJuanizguibel (1761) leku-izenean.
1.6.4-Ezpainkariak:
-Sudurkari asimilazioz b- > m- dugu Jaun Done Mikendi hagionimoan.
-m-z hasten diren leku-izen euskaldun hauek ditugu: Malliturri, Mikendi, Monda eta eratorriak, Moraga, Munikotxorrotx, Muru eta eratorriak.
-f-z hasten den leku-izen euskaldunik ez dago.
1.6.5-Txistukariak:
-[s], [z], [x], [ts], [tz], eta [tx] genituen Lergan.
-[tz] > [z] aldakuntza dugu herskari aurrean: Arizkomendia, Iturrozko aldapa.
-Latineko s ([s]?) z [z] bilakatzen da euskaraz: Gazteluondoa, Gaztelusaietsa, Jaun Done Joanizgibel, Zalduburu. Ez beti hala ere: Salbatore. Azken hau besteak baino mailegu berriagoa izan daiteke.
-Hitz barruan s [s] / z [z] aldizkatzea dugula irudi du Jndusiguibel (1587) / Ynduçiguibel (1588)-en. Arruntena, dena den, apikaridun aldakia da, eta egun ere apikariz ebakitzen da.
-Hitz hasieran [s] eta [z] agertu ohi dira: Sarga, San(t)soain-, hagionimo guztiak, Zabal, Zalduburu, Zamiki…, baina [tx] ere bai: Txaparduia, Txirrialdea, Txutxu (< Sutxu-tik). Azken honetan, jatorriak jatorri, garbi dago afrikatuak hitz hasierako igurzkaria asimilatu duela.
1.6.6-Sudurkariak:
-Ikus 1.6.4 puntua.
-n-z hasten den leku-izen euskaldunik ez dago.
-Bokal arteko hortz-hobietako sudurkaria erori egin da harea izenean (Areatzea toponimoan).
1.6.7-Albokoak:
Latineko l geminatua l da euskaraz: gaztelu.
1.6.7-Dardarkariak:
Errotazismoa izan daiteke egungo Irazar-en erantzulea, alegia, *Ido(i)zar-etik atera ahal izan da.
2-Morfologia maila:
2.1-Deklinabidea:
2.1.1-Leku-genitiboa:
-Singularrean -(e)ko dugu: Aldeko euntzea, Aldeko harana, Aldeko kaskailua, Anduko mendia, Anduko pausua, Araneko aldapa, Buztineko aldapa, Indusigibeleko pausua, Indusiko aldapa, Indusiko sarga, Txutxuko berokia, Udareluzekoa, Uxueko oihanondoa.
-Pluralean -etako genuela dirudi: Aitzetako aldapa, Urretako erreka. Guztiarekin, hauen oinarrian *Aitzeta eta *Urreta toponimoak ere izan genitzake.
2.1.2-Genitiboa:
-Singularraren morfema -aren zen: Pikeroaren berroa.
2.2-Elkarketa-eratorketa:
2.2.1-Lehen osagaiaren azken bokalaren erortzea:
-Yturgaiña (1537); Yturgutiagua (1529); Iturloyagua (1529).
2.2.2-Lehen osagaiaren azken kontsonantearen erortzea:
-Ubitarte.
2.2.3-Atzizkiak:
-aga: Arriurdinaga, Odiaga.
-dui: Arantzeduia, Lizardui.
-egi: Akerregi.
-eta: Arridokieta.
-ki (?): Zamiki.
-kin: Errekina, Errekinbazterra.
-ko: Areamendikoa, Arizkomendia.
-ngo: Zubingoa.
-oki (?): Akerregiberokia.
-sko (-xko?): Iturriskoa.
-tsu (??): Txutxu [Ez dugu sekulan ss-z idatzia aurkitu, eta hau proposatu etimologiaren kontra mintzo dela garbi dago].
-tze: Aldeko euntzea, Areatzea.
2.2.4-Hitzen forma:
-aizin edo alzin [Ez dugu soinu afrikatuz ebakitzen zelako frogarik]: Jndusialcina (1587), Yndusayçinea (1588).
-Aldea-ren azken -a artikulutako hartu izan da euskaraz: Aldeko kaskailua, Aldeko muga.
-handi, ez haundi: Baratzeandia, Mendiandia,
-harea, ez hare: Areatzea.
-nobela eta nobla agertzen dira, lehena 1715 arte, eta bestea data horretatik aitzina (ikus Anderenobela).
-txiki, ez txipi: Sototxikia.
3-Semantika maila:
3.1-Izenak:
Abaiz, Agata 'Agueda', aker, aldapa, Aldea (-a), alor, altxunbide, andere, andre, arantze 'elorria', arantzedui 'elordia', arroi(a) 'arroila', arte, auzo, baratze, baso (?), bazter, beroki, berro 'labakia', bide, bitarte, buru 'gaina', buztin, Epaiz 'Abaiz', erreka, errekin 'erretako oihan puska', errepresa 'uharka', errota, euntze, gurutze, haitz, haran, harea, hareatze, harizko 'haritz txikia', harri, hiri, hodi 'errekastoa', hotz, hur 'hurra, hurritza', igurai 'oihanzaina', ikai 'aldapa', ipar, iturri, iturrisko [Behin bakarrik azaltzen da. Txistukaria sabaiaurrekoa izan liteke.], (Jaun Done) Joaniz '(San) Juan', kaskailu, labe, larrain, lizar, lizardui, lohi, lur, mendi, mendiko 'mendittoa', Mikendi 'Bikendi', muga, muru 'gaina', nobela, oihan, Oleta 'Olleta', pausu, Petri, pikero 'udal-artzaina'(?), sagar 'sagarra, sagarrondoa', Salbatore, San(t)soain [Ez dugu afrikatuz ahoskatzen zelako frogarik.] 'Sansoain', sarga 'sasitza' (?), soto [Ez dakigu behin-behineko mailegua zen edo hizkuntzan sustraitutako hitza.], su (??), Tume 'Tomás', txapar, txapardui, txi¬rria, urkabe 'urka', Uxue, zabal 'zabaldia', zaldu, zerrado, zubingo 'xubingoa', zulo.
3.2-Izenondoak:
Berri, bitarte (?), guti 'txiki', handi, idoki 'aterea, erauzia' [Hau arkaismo bat izan zitekeen Lergan, egun Zumaian den bezala (ikus Lergako Arridokieta sarreran dioguna)], hotz, lohi 'zikina', luze, mehar, txiki, urdin, zabal, zar eta -xar 'zaharra'.
3.3-Aditzak:
Erre, idoki 'atera, erauzi'.
3.4-Posposizioak:
Agerri, aizin edo alzin, alde, barren, buru, gibel, goien, ondo, pe, saets.
4-Azentuaketa:
Sinkopa izan daiteke gure alderdiko hizkeraren azentuaketa azkarra salatzen duten zantzuetako bat. Lergan andre izenean aurkitzen dugu, baina ez, espero genuenaren kontra, nobela-n, berandu (1715ean lehenengoz) ez bada.
(...)
What:
Situation:
Origin:
OV.11