22.4.3.4. Aurten multzoko adberbioak


22.4.3.4. Aurten multzoko adberbioak

Hirugarren multzoa aurten adberbioaren inguruan kokatzen da. Iaz eta geurtz dira sail honetakoak. Iaz (‘joan den urtean’) Etxeberri Ziburukoak, Pouvreauk, Haranederrek eta Iparraldeko gainerako idazleek erabiltzen dute. Gipuzkeraz eta bizkaieraz idatzi testuetan ere ageri da, bizkaieraz berriagoa bada ere (XIX. mende amaierakoa da): Iaz hitzeman zenuten (Larre).

Geurtz adberbioak datorren / heldu den urtean esan nahi du: Iragan urtea deitzen da “iaz”, oraingoa “aurten” eta heldu dena “geurtz” (Etxeberri Ziburukoa). Ez da hain erabilia izan, eta Iparraldeko testuetan aurkitzen da. Gaur egun ez du ia lekukotasunik idazleen artean (bat aurkitu dugu): Jendea dantzari hasten da eta gero berezitzen, oportunitate eta beharren arabera, aurten hau eta geurtz beste zerbait (Luku). Prentsa idatzian ere erabili izan da zerbait.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper